ZATOZ IMHko HEZIKETA ZIKLOAK EZAGUTZERA

Informazio saioa maiatzaren 21ean 18:00etan ON-LINE izango da. Etorri nahi duenak mesedez konfirmatu hemen: BERTARATZEAK.
Bi egun lehenago saiora sartzeko jarraibideak bidaliko ditugu.Informazio pertsonalizatua
Saioa baino lehen informazioa jaso nahi duten ikasle / familientzat, hitzordu pertsonalizatua adostu dezakegu. Horrela nahi izanez gero eskatu hemen hitzordu pertsonalizatua

Izen emate epea ofizialki argitaratzen denean jakin araziko dizuegu.


KONTAKTUA
IMH · Amaia Ansola · zikloak@imh.eus ·
943 74 82 65
Azkue auzoa, 1 – 2070 Elgoibar (Gipuzkoa)

Oteitzan izen ematea

Oteitza
Oteitzan batxilergoko ikasketak egiteko interesa duten familientzako formularioa duzue hau.
Formulario hau bete eta jasotzearekin batera, aurrematrikulazio prozesuari ekingo diote Oteitzakoek hezkuntzako aplikatiboan datuak sartuz.
 
 
Oharra: Formulario berak, guraso eta ikaslearen NANa eta Familia Liburuko dokumentazioak bertan fitxategi gisa (argazkiak) eransteko ahalbidetzen du.
Hala ere, honen harira, zenbait familiek formularioa gabeziekin bidali ezkero, lasai egon, konponbide erraza dauka eta. Horrelako egoerak emango balira, Oteitzatik kudeatuko dituzte.
 
Eskerrik asko beste behin ere!

Batxilergoan izen emate epeak

COVID-19k eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz 463/2020 martxoaren 14ko Errege Dekretuaren bidez eta haren ondoz ondoko luzapenen bidez, 2020-2021 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegia atzeratu egin da.

Onartutako azken luzapena maiatzaren 10ean indargabetuko denez, eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 11tik 22ra bitartekoa izango da, luzapen berririk egiten ez bada. Hala ere, eskabideak online aurkeztu ahal izango dira maiatzaren 4tik aurrera.

Eusko Jaurlaritzaren komunikatua

 

DBH3ko orientazio saioak

COVID-19 birusak eragindako pandemiaren aurrean eta hartu behar izan diren neurrien aurrean, 19-20 ikasturteko gure Ikastolan, apirilaren 27rako aurrikusita geneuzkan aurrez-aurreko orientazio hitzaldiak bertan behera utzi behar izan ditugu.

Gure ikasleekin tutoretzetan lanketa egin ahal izateko, beste urteetan txosten bat prestatu izan dugu. Aurten, salbuespen egoera honetan, modu digitalean jartzen dizuegu eskuragai.

Aukera egin behar dut_DBH3_19-20

Tengo que elegir_DBH3_19-20

Txosten horretaz gaiz, tutoretza saioetan hainbat galdetegi betetzen dituzte erabaki hartze prozesuan hausnarketa bultzatzeko. Martxoko lehenengo egunetan talderen batean betetzen hasiak ziren arren, hemen dituzue galdetegi guzti horiek. Bakoitzaren erantzunekin informetxo bat prestatuko dugu eta formularioan jarritako guraso edo legezko tutoreen e-mailera bidaliko dugu.

Autoazterketarako galdeketa

Gaitasunen eskala

Lanbide mailako interesen galdeketa

Nortasun galdeketa

Ikas-ohituren galdeteketa

Interes profesionalen galdeketa

Hala eta guztiz ere, erabaki hartze prozesuan ahalik eta laguntza gehien eskaintze aldera, hemen dituzue hitzaldi horietan erabili izan ditugun aurkezpenak bideoekin.

DBH4ko ibilbideak (aukerazko arloak)

Itinerarios 4º ESO (Asignaturas optativas)

Erabakia hartuta duzuenean, ondorengo inprimakia bete behar duzue maiatzaren 29rako.

DBH4ko aukeraketa

Jakin, egoera berezi honetan ere, zuen kezka, zalantza eta galderei erantzuteko bideak martxan ditugula, blogeko komentario eta posta elektronikoaren bidez (dbh_orientatzailea@zarauzkoikastola.net).

Batxilergoan: onarpena eta matrikulazioa

Eskabidea betetzeko epea:

    • On-line: 2020ko maiatzaren 4tik 14ra arte  (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko du, eskaneatuta). Ikastetxeak dokumenturen bat konpontzeko eskatzen badu, dokumentazio hori eskaneatuta gehitu ahal izango da maiatzaren 15era arte).
    • Ikastetxean eskaerak: 2020ko maiatzaren 11tik 22ra arte

Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak zehazteko daude.020ko ekainaren 4an. Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/ ) eta eskatutako ikastetxeetan.

Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: zehazteko

Eskabideari uko egiteko: zehazteko

Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: zehazteko

Matrikularen formalizazioa: Zehazteko

Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: zehazteko.

Internet bidez eskaera egiteko laguntza dokumentua.

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Izen emateko eskabide orria

Foru Aldundietako ogasun departamentuetan datuak egiaztatzeko baimen formularioa.

 

 

Oteitza Lizeo Politeknikoko orientazio akademikoko saioak

COVID-19 birusak eragindako pandemiaren aurrean eta hartu behar izan diren neurrien aurrean, 19-20 ikasturteko gure Ikastolan, aurrez-aurreko orientazio hitzaldiak bertan behera utzi behar izan ditugu.

Hala eta guztiz ere, erabaki hartze prozesuan ahalik eta laguntza gehien eskaintze aldera, Ikastola barruko orientazio saio eta txostenez gaiz, Oteitzakoekin lankidetzan, beraien saioak gauzatzeko modu alternatiboak prestatu ditugu.

Ikasleekin Google meet aplikazioaren bidez, bideo-deia burutuko dugu ondorengoko antolaketarekin:

Martxoak 31, asteartea:

DBH4B gela: 09:30 – 10:30

DBH4C gela: 10:45 – 11:45

DBH4A gela: 12:00 – 13:00

Hemen daukazue bertan erabili duten bideoa.

Bestalde ikasleei helarazteko, honako triptikoak prestatu dituzte:

Oteitza- Triptico-Bachillerato

Oteitza- Triptikoa-Batxilergoa

Oteitza-Triptico- Grados Medios

Oteitza-Triptikoa-Erdi Mailak

Azkenik, gurasoei begira, honako idatzia prestatu dute:

OTEITZA-Orientazioa gurasoak -EUSK

OTEITZA-Orientazioa gurasoak -ELEBITAN-BILINGUE

 

Jakin, egoera berezi honetan ere, zuen kezka, zalantza eta galdereei erantzuteko bideak martxan ditugula, blogeko komentario eta posta elektronikoaren bidez  (dbh_orientatzailea@zarauzkoikastola.net).

Orientazio akademikoko saioak

COVID-19 birusak eragindako pandemiaren aurrean eta hartu behar izan diren neurrien aurrean, 19-20 ikasturteko gure Ikastolan, aurrez-aurreko orientazio hitzaldiak bertan behera utzi behar izan ditugu.

Hala eta guztiz ere, erabaki hartze prozesuan ahalik eta laguntza gehien eskaintze aldera, hemen dituzue hitzaldi horietan erabili izan ditugun aurkezpenak bideoekin.

DBH4 gurasoei aurkezpena_Batxi_19-20

DBH4 presentación padres_batxi_19-20

DBH4 gurasoei aurkezpena_zikloak_19-20

DBH4 presentación padres_ciclos

Aurrekoak irekitzeko zailtasunik izan baduzue, hemen dituzue MP4 formatoan. Aurkezpen barruko loturak kasu honetan ez dira baliagarriak, baina azalpenak jarraitu daitezke.

 DBH4 gurasoei aurkezpena bideoa_batxilergoa

Video presentación bachiller

DBH4 gurasoei aurkezpena bideoa_Lanbide Heziketa

Video presentación ciclos formativos

 

Bestalde, gure ikasleekin tutoretzetan lanketa egin ahal izateko, beste urteetan txosten bat prestatu izan dugu. Aurten, salbuespen egoera honetan, modu digitalean jartzen dizuegu eskuragai.

Aukera egin behar dut 19-20

Tengo que elegir 19-20

Jakin, egoera berezi honetan ere, zuen kezka, zalantza eta galdereei erantzuteko bideak martxan ditugula, blogeko komentario eta posta elektronikoaren bidez  (dbh_orientatzailea@zarauzkoikastola.net).

 

 

Lanbide Heziketan izen ematea 19-20 ikasturterako

Iturria: orientasare.
2019-2020 ikasturterako Lanbide Heziketan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia atera da.
Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epeak
            • Ikastetxean bertan ekainaren 3tik ekainaren 14ra arte, biak barne.
            • ONLINE eskabideak, ekainaren 15era arte.

Eskatzailearen espediente akademikoa edota bestelako dokumentazioa: ekainaren 28ra arte.

 

Behin-behineko zerrendak: uztailaren 5a; Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 8ra arte, barne.
Behin betiko zerrendak: uztailaren 11a.

Ohiko matrikulazio-aldia: uztailaren 11tik 17ra, biak barne

Ezohiko matrikulazio-aldia, I. epea: uztailaren 19tik 31ra, biak barne
Ezohiko matrikulazio-aldia, II. epea: irailaren 2tik urriaren15era, biak barne

 

2019-2020 ikasturteari begirako orientazio hitzaldien informazioa

Aurten DBH3a burutzen ari diren ikasleen gurasoei eskainitako hitzaldiaren aurkezpena hemen duzue.

DBH 4ko aukerak_gurasoak

Optativas DBH4

DBH4ko gurasoei eskainitako hitzaldiak bi izan ziren.

Lehena batxilergoko eskaintzari buruzkoa izan zen:

DBH4 gurasoei aurkezpena_Batxi

DBH4 presentación padres_batxi_1

Bigarrena lanbide heziketako zikloei buruzkoa izan zen:

DBH4 gurasoei aurkezpena_zikloak

DBH4 presentación padres_ciclos

Aurkezpen hauetan azaltzen den informazioa baliagarria izango zaizuelakoan gaude.