Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak gainbegiratzea.

Ikasketa Plangintza

Lehen Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 – Interpretazio grafikoa 132 h.
M2 – Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia prozesuen definizioa 231 h.
M7 – Fabrikazio-prozesuen gauzatzea 198 h.
M8 – Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 165 h.
M9 – Produktuen egiaztapena 165 h.
M12 – Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 h.

Bigarren Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M3 – Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 240 h.
M4 – Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) 40 h.
M5 – Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 100 h.
M6 – Produkzioaren programazioa 120 h.
M10 – Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua 50 h.
M11 – Ingeles teknikoa 40 h.
M13 – Enpresa eta ekimen sortzailea 60 h.
M14 – Lantokiko prestakuntza 360 h.

Irteera Profesionalak

LANBIDE INGURUNEA:

  • Mekanikako teknikaria.
  • Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
  • Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
  • Erreserben arduraduna.
  • CNCko programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.

HELBURU OROKORRAK:

  1. Fabrikazioko eta multzoko planoetan jasotako informazioa interpretatzea, irudikapen grafikoari buruzko arauen arabera haien edukia aztertuta, mekanizazio prozesua zehaztearren.
  2. Mekanizazio-faseak eta -eragiketak gauzatzeko behar operatiboak aztertzea, prozesua garatzeko beharrezko baliabideak oinplanoan banatzearren.
  3. Muntaia-faseak eta -eragiketak gauzatzeko behar operatiboak aztertzea, prozesua garatzeko beharrezko baliabideak oinplanoan banatzearren.
  4. Programen instrukzio-zerrenda interpretatzea, haren ezaugarriak prozesuaren eskakizunekin lotuta, CNCko makina-erreminten, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza gainbegiratzearren.
  5. Produkzioa programatzeko kudeaketako erreminta eta programa informatikoak ezagutu eta aplikatzea.
  6. Kudeaketa-teknikak ezagutu eta aplikatzea eta prozesuen garapena aztertzea, lanpostuetan hornitu beharreko materialak eta erremintak zehaztearren.
  7. Prozesuak garatzean sor daitezkeen kontingentziak identifikatu eta baloratzea, horien sorburuak aztertzea eta sorrarazten dituzten arazoak ebazteko erabakiak hartzea.
  8. Produkzio-baliabideak mantentzeko planak interpretatzea eta kudeaketa-tekniken aplikazioarekin lotzea, haien garapena eta aplikazioa gainbegiratzearren.
  9. Kalitate-sistemak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumen-babesekoak aztertzea, eta kalitate-sistemak, laneko arriskuen prebentzioak eta ingurumen babesekoak kudeatzeko ereduei eusteko beharrezkoak diren ekintzak identifikatzea.
  10. Talde-laneko jardunen litezkeen konbinazioak zehaztea, horiek produktibitatean duten eragina erantzukizunez baloratuta, produkzio-helburuak betetzearren.
  11. Konpetentzia berriak identifikatzea, aldaketa teknologikoak eta antolamendukoak aztertuta, eta konpetentzia horiek lortzeko beharrezko jardunak zehaztu eta planifikatzea.
  12. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.
  13. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
  14. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
  15. Ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, lan-ibilbidea kudeatzeko.
  16. Produkzio-prozesu batean lan-jarduerak baloratzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s