DIBERTSIFIKAZIO KURRIKULARRA

Curriculum-aniztasuneko programek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzea dute helburu.

  • Ikasleek, gutxienez, 18 ordu emango dizkiete gizarte-hizkuntza eta zientzia-teknologiaren eremuei.
  • Irakasle bakar batek emango du eremu bakoitza.
  • Eremuko irakasleetako batek bere gain hartuko du ikasle horien banakako tutoretza eta, gutxienez, astean 2 ordu eskainiko dizkio.
  • Talde bakoitzak gutxienez 8 ikasle eta gehienez 15 izango ditu.
  • Curriculum Anitzeko programa bat jarraitzen duen ikaslearen ebaluaziorako, oinarrizko gaitasunak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak izango dira erreferentzia nagusiak, eta programaren ebaluazio-irizpide espezifikoetan islatuko dira.

Curriculum Anitzeko programen arabera ikasteko, baldintza hauek bete behar dituzte ikasleek:

  • Ikaslea kide den taldearen irakasle-taldeak Curriculum Anitzeko programa ikasteko proposamena egin izana, ikastetxeko orientatzaileak eta tutoreak ebaluazio psikopedagogikoaren txostena egin ondoren.
  • Ikasle horiei eta haien gurasoei edo ordezkari legalei informazioa eman eta entzun izana.
  • 16 urte beteta izanik, Curriculum Anitzeko ikasturte bateko programa batean parte hartzeko:
    • Ikasturteren bat errepikatu izana (LHn nahiz DBHn).
    • Gehienez DBHko 1., 2. eta 3. mailako 4 irakasgai edukitzea gainditu gabe.
Anuncios