BATXILERGOAK

1.- Zer dira eta zertarako balio dute?

 Batxilergoa, Bigarren Hezkuntzaren azken etapa da. Bi urte irauten du eta ondoren egingo diren ikasketekin lotura estua du, bai Unibertsitateko ikasketekin, baita Goi Mailako Lanbide Heziketarekin ere.

               Batxilergoa HEZIKETA-IBILBIDETAN banatzen da. Osagai hauek dituzte:

Jakintzagai komunak +

Modalitate aukerako jakintzagaiak +

Jakintzagai espezifikoak

DBH 4ko aukerak1 

Etapa honetan lau ikasturtetan zehar joan zintezke eskolara; denbora horretan Batxilergoa gainditzen ez baduzu, ikasketa hauek legean azaltzen diren bestelako prozeduren bidez amaitu ditzakezu.

Batxi aukerak

2. Zer esan nahi du Batxilergoa egiteak?

a)    Orain arte egindako ikasketek baino espezializazio handiagoa duten ikasketak dira.

Orain egiten ari zaren ikasketek, izaera orokorra duen prestakuntza eskaintzen dizute, edozein bide akademikori ekin ahal izateko.

Batxilergoa, berriz, lehen aukera bat da, ikasketa jakin batzuek egitera bideratzen zaituena, eta beste batzuetatik urrundu.

Hori guztia kontuan hartu eta prestakuntza‑maila handien duzuneko modalitatea aukeratzen saia zaitez, eta interesgarriak iruditzen zaizkizun ateak itxiko ez dizkizunak.

 b)   Lan‑mundura sartzea atzeratu egiten da.

Zure asmoa DBH bukatu eta ahalik eta azkarren lanean hastea bada, komenigarriena Erdi Mailako Heziketa Ziklo bat egitea duzu. Baina aitzitik, Batxilergoa aukeratzen baduzu, gutxienez bi urtez atzeratzen duzu lan‑mundura sartzea. Ahalegin handiago honen bidez lortzen duzuna, zure prestakuntza handiagoa izatea da, beti ere Batxilergoa amaitzean, Goi Mailako Heziketa Ziklo bat egiten baduzu, edo unibertsitateko karrera bat, izan ere, Batxilergoak, berez, ez du lanerako prestakuntzarik ematen.

 c)    Ikasteko estrategia hobeak behar dira.

Batxilergoko ikasketek DBHkoek baino sakontasun handiagoa dute. Ondorioz, ikasteko orduan ahalegin handiagoa egin beharko duzu eta tematia izan beharko duzu; horretarako, etxean lan egiteko ordutegi bat edukitzea eta irakasgaiak egunean edukitzea komenigarria da.

Aldi berean, ikasten jartzean metodo aktiboak erabili beharko dituzu, jakintzagaiak gainditu behar duzun proba‑motaren arabera prestatuz. Behar bada DBHn ikasitako baliabide asko erabilgarri izango dituzu, jakintzagaiaren edukia zabaltzean, gero eta beharrezkoagoak bihurtzen direnak. Baliabide hauek, azpimarratzea, eskema egitea, laburpena, kontzeptuzko mapa, eta abar, izan daitezke, besteak beste funtsezko ideiak ateratzen, elkarren artean erlazionatzen, arrazoiak eta ondorioak lortzen, eta abar lagunduko dizutenak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s