LANBIDE HEZIKETA

Prestakuntza-Zikloen funtsezko helburua pertsonak lan-munduan errazago sartzea edo berriz  txertatzea da.

Prestakuntza-Zikloak moduluka (gaika) banatuta daude, eta ikasleei Prestakuntza egokia ematen diete, aukeratzen duten Lanbidean era kualifikatuan lan egin dezaten.

Moduluek iraupen jakina dute ordutan, kasuan kasuko Zikloaren arabera, eta ikastetxean bertan egiten dira, Lantokiko Prestakuntza-Zikloa izan ezik –derrigorrezkoa Ziklo guztietan–, enpresan egiten baita; gainera, Ikasketa Iraunkorrerako Programaren bidez (Leonardo da Vinci, Erasmus), enpresa-praktikak, Europan, erabat diruz lagunduta, egiteko aukera ematen du.

Hiru mailatako Prestakuntza-Zikloen artean aukera dezakezu:   

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloak.
  • Erdi-Mailako Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloak.
  • Goi-Mailako Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloak.

Erdi-Mailako Prestakuntza Zikloak (EMPZ) eta Goi-Mailako Prestakuntza Zikloak (GMPZ) gainditzeak, hurrenez hurren, Teknikari Titulua eta Goi-Mailako Teknikari Titulua lortzea dakar.

Heziketa zikloak 01

4.- Iraupena:

Ziklo guztiek iraupen bera dute 2.000 ordu, hots, gutxi gorabehera 2 ikasturte.

5.- Zikloak osatzen dituzten jakintzagai‑motak:

Heziketa Zikloetan ez da jakintzagaiez hitz egiten, baizik eta Moduluez.

Ziklo guztiek egitura bera dute:

1.- Zikloetan ez dira jakintzagai komunak garatzen, hala nola hizkuntza, matematika, eta abar, izan ere, jakintzagai-mota hauek DBHn bereganatu den Oinarrizko Prestakuntzari dagozkio (Erdi Mailako Zikloentzako) edo Batxilergoan bereganatutakoari (Goi Mailako Zikloentzako)

2.- Ziklo guztiek honako osagai hauek dituzte:

*   Espezialitate bakoitzeko berariazko moduluak

*   Lanerako prestakuntzarako eta orientabiderako eta lanerako segurtasunerako moduluak

*   Enpresetan praktikak

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s