Mes: abril 2016

2016-2017 ikasturteko hautaprobaren zehaztapena

Hezkuntza Ministerioak selektibitatean egitera zihoan aldaketak murriztuko ditu.Educación niega a los rectores la prórroga de Selectividad

Hautaproba edo Selektibitatea, 2016-2017 ikasturtean aldatua izango
zena LOMCEren eraginez, fakultateetan egiten jarraituko dute, EAEko funtzionarioek zuzenduko dituzte eta Kanpus guztietarako baliagarria izango da amaierako nota.

Hezkuntza Ministerioak (Iñigo Méndez de Vigo buru duelarik)
eta Unibertsitateetako Errektoreen kontseiluarekin (Segundo Priz lehendakari duelarik) erlojuaren kontra adostu ditu zenbat irizpide  Agindua lehen bait lehen onartu nahi baitute Batxilergoko ikasleek probaren irizpideak jakin ditzaten datorren kurtsorako matrikula egin aurretik. Horrela, Errektoreek eta Gobernuak ikasleei berme juridikoak emango zazkielakoan daude. Aginduaren zirriborroa Autonomi Erkidego bakoitzari aurkeztu behar die onartua izan aurretik.

Hautaproba berriak orain artekoaren antza handia izango du:Los días contados de la Selectividad

  • Ez da test modura izango.
  • Autonomi Erkidego bakoitzak diseinatuko ditu Hezkuntza Ministerioak zehaztuko duen marko orokor batean oinarrituz.
  • Ez dira egun bakr batean egingo, Erkidego bakoitzak bere egutegia ezarri ahalko du.
  • Emaitzak homologagarriak izango dira, edozein unibertsitaten sartzeko baliagarria izango da.
  • Azterketa bera, fakultateetan egiten jarraituko dute.
  • EAEko funtzionarioek zuzenduko dituzte.

LOMCEk planteatzen zuen berrikuntza nagusiena mantenduko da, hau da, errebalida izaera izango duela hautaproba berriak. Batxiler titulua izateko, beharrezkoa izango da hautaproba hori gainditzea.

Iturria: Pilar Álvarez, El País, Madrid 27 ABR 2016 – 00:02 CEST

Anuncios

DBH3ko gurasoentzat orientazio hitzaldia

 

Guraso agurgarriak:

Datorren asteartean, apirilak 26an, bilera batera deitzen zaituztegu bi gai hauek aztertzeko:

  • Orientazio akademikoa, DBH4ko ibilbide desberdinak.
  • 2014-2015 ikasturtean gauzatutako Ebaluazio Diagnostikoko emaitzen azalpena eta zuen seme-alaben informe pertsonalizatuen banaketa.

 

Norentzat: DBH 3ko gurasoentzat

Noiz: Apirilaren 26an, asteartea, 18:00etan

Lekua: Ikastolako Aretoan

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da. Bi gai sakon direnez, bileraren iraupena bi ordukoa aurreikusten da.

Gaien garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

Hona hemen orientazioko hitzaldian erabilitako aurkezpena:

DBH 4ko aukerak_gurasoak

Itinerarios DBH4

 

DBH4ko gurasoentzako “Ateak zabalik” saioa Oteitza Lizeoan

Guraso agurgarriak:

Ikastolak DBH 4ko ikasleekin burutzen dituen orientazio akademikoko jardueretako bat gure ikastetxearen jarraipena den Oteitza Lizeo Politeknikoaren aurkezpena da.

Hori aurrera eramateko Oteitzako bi kide etorri ziren gure artera eta Lizeoan eskaintzen diren aukera akademikoak azaldu zizkiguten (batxilergoak eta heziketa zikloak) eta baita bertako antolakuntzako hainbat xehetasun ere. Hitzaldi horretan bertan adierazi ziguten apirilaren 27an Oteitza Lizeo Politeknikoko kideek euren egoitzaren ateak zabaldu eta bertako funtzionamendua erakutsiko zigutela, Ikastolako gurasoentzat zehazki. Eskola ordutan ikasleekin bisita hori apirilaren 22an burutu dugu.

 

Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat

Noiz: Apirilaren 27an, asteazkena, 18:00etan

Lekua: Oteitza Lizeo Politeknikoko sarrera nagusian (Kristaleran)

 

oteitza Lizeo politeknikoa Irudiak bilaketarekin bat datozen irudiak

 

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

 

DBH4ko gurasoentzako Oteitza Lizeokoen hitzaldia

Oteitza Lizeoaren aurkezpena

Guraso agurgarriak:

Ikastolak DBH 4ko ikasleekin burutzen dituen orientazio akademikoko jardueretako multzo bat gure ikastetxearen jarraipena den Oteitza Lizeo Politeknikoaren aurkezpena da.

Hori aurrera eramateko Oteitzako kideak etorriko dira geure artera eta Lizeoan eskaintzen diren aukera akademikoak azalduko dizkigute (batxilergoak eta heziketa zikloak) eta baita bertako antolakuntzako hainbat xehetasun ere.

Arratsaldeko lehenengo zatian, eskola ordutan, ikasleei zuzendutako aurkezpenak burutuko dituzte eta bigarren une batean gurasoekin arituko dira.
Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat
Noiz: Apirilaren 20an, asteazkena, 18:00etan
Lekua: Ikastolako Aretoa
Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

Orientatzailea

Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera

Lanbide Heziketako astea maiatzaren 6an abiatuko da eta aste bat baino gehiago iraungo du, 12 egun hain zuzen. Lanbide Heziketako 50 zentruek  250 jarduera baino gehiago antolatuko dituzte Lanbide Heziketa gizarteari hurreratzea helburu hartuta eta horretarako institutuetako eguneroko jarduna kalera ateraz.http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/25989-euskadiko-lanbide-heziketaren-astea-maiatzaren-6tik-17ra-ikastetxeetan

Horrez gain, Lanbide Heziketako institutuak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak ere antolatu dituzte. Bisitak egiteko  egutegiak ondorengo web orri hauetan aurkituko dituzue:

   IKASLAN Gipuzkoa  / Egutegia egunez egun Gipuzkoa

   IKASLAN Bizkaia /  Egutegia egunez egun Bizkaia
 
   IKASLAN Araba  / Egunero, maiatzaren 31 arte. Busak dohain.
   Data adosteko, bisitatu nahi den LH institutura deitu edo 
   IKASLAN Araba: 945 000433   ikaslanaraba@mendizabala.com
   HETEL   /  Egutegia egunez egun HETEL

DBH4ko gurasoentzako hitzaldiak

DBH 4ko ikasturtea aurrera doa eta epe motzean zuen seme-alabak hurrengo ikasturteari begira erabaki hartze prozesu batean sartzear daude. Ikastolak une horretarako hainbat jarduera jartzen ditu abian, hala nola, tutoretza saioak, auto-ezagutzarako galdetegiak, “Aukera egin behar dut!” programa eta gurasoei begira hainbat hitzaldi informatibo.

Datorren ikasturteari begira irekitzen diren ibilbide akademikoen inguruko informazioa azaltzeko eta tutoretza saioetan lantzen joango garen “Aukera egin behar dut!” programa azaltzeko bi bilera antolatu ditugu.

Apirilaren 13an, asteazkenean, Batxilergoa eta honen ondorengo ikasketen aukerak azalduko dizkizuegu eta apirilaren 14an Lanbide Heziketa Zikloetako informazioa eskainiko dizuegu.

Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat

Noiz: Apirilaren 13an, asteazkena, 17:45ean (BATXILERGOKO AUKERA)

          Apirilaren 14an, osteguna, 17:45ean (LANBIDE HEZIKETA ZIKLOAK)

Lekua: Ikastolako Aretoa

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

Hemen dituzue eskuragarri hitzaldi horietan erabiliko ditugun aurkezpenak, lagungarri izango zaizkizuelakoan gaude.

BATXILERGOKO AUKERA:

DBH4 gurasoei aurkezpena_Batxi

DBH4 presentación padres_bachillerato

LANBIDE HEZIKETA ZIKLOAK

DBH4 gurasoei aurkezpena_zikloak

DBH4 presentación padres_ciclos

 

Hezkuntzako sailburuak, Kristina Uriartek, EHU-rekin hitz egingo du hautaprobaren etorkizunaz hitz egiteko.

Hezkuntza saila EHUarekin bilduko da LOMCEk 2017rako kentzea aurrikusten duen hautaprobaren etorkizuna definitzeko. Hau 2016-2017ko egutegian azaltzen da berriki Lakuak atera duen argibideetan, 2016ko martxoaren 7ko dekretuan.bin_20736435_con_11013074_23497_1

EHUak zirriborro bat aurkeztua du onarpen prozesua nolakoa izan  litekeen azaltzen duena izan 2017an LOMCEk dion bezala edo izan 2018an Espainiako Unibertsitateko errektoreen kongresuak eskatu duen bezala. Adierazi behar da funtzioan dagoen Hezkuntza Ministerioak eskaera hori atzera botea duela.

Ikusirik ez dakitela zer gertatuko den Ministerioan ez eta Gobernuan, ezta hautezkundeak egongo diren hala ez,  kontua ez da erabakiak korrika eta presaka hartzea.  Batxilergo amaierako errebalidaren inguruko zehaztasun faltak ezinezkoa egiten du Unibertsitateek beraien onarpen prozedurak ezarri ahal izatea, ikasleentzako berme juridikoekin eta EAEko ikasle batek beste edozein autonomi erkidegoan ikasi ahal izateko aukera berdintasunekin.

Iturria: IDOIA ALONSO – Viernes, 8 de Abril de 2016, img.logoGipuzkoa

LOMCEk aurreikusitako azterketak bertan behera utzi ditu Espainiako Kongresuak

Espainiako Kongresuko osoko bilkurak onartu egin du LOMCEk ezarritako ziklo amaieretako azterketen egutegia bertan behera uztea, PSOEren lege proposamen bat aintzat hartuta. 186 diputatuk bozkatu dute alde, 112k aurka eta 41 abstenitu egin dira.54883captura-de-pantalla-2015-05-21-a-las-122137

Lehen Hezkuntza bukaerako proba bertan behera utziko luke lege aldaketak; DBH eta Batxilergo amaierako azterketak ere etengo lituzke –Espainiako Gobernuak ez du onartu horiek arautzen dituen dekreturik–.

Lege aldaketa denez, Espainiako Kongresuak eta Senatuak onartu behar dute. Beraz, Espainiako Gobernua osatu ezean, eta hauteskundeak errepikatu behar izanez gero, ez litzateke aldaketa gauzatuko: Parlamentua desegin beharko litzateke, eta ez legoke nahikoa denborarik legea tramitatzeko.

Azterketak etetea helburu

LOMCEk azterketak ipintzen ditu Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergo amaieran. Lege proposamen horren helburu nagusia da azterketa horiek etetea. Lehen Hezkuntzako azterketek ez dute eragin akademikorik; hau da, azterketa horiek gainditzea ez da beharrezkoa kurtsoz pasatzeko.

Dena den, hezkuntza eragileek salatu dute ikasleen arteko lehiakortasuna eragingo lukeela neurri horrek, ikasleen arteko ranking-ak sortuko liratekeelako. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua azterketa horren aurka daude.

DBHko eta Batxilergoko amaierako azterketak gainditzea ordea, ezinbestekoa da titulua lortzeko. Azterketa horiek ezinegon handia sortu dute hezkuntza eragileen artean;  LOMCE legea eten ezean, hurrengo ikasturtean hasiko dira azterketak egiten, eta oraindik ez dute azterketaren inguruko informaziorik jaso.

PSOEri kritika

Lege proposamenak ziurrenik aurrera egingo badu ere, hainbat kritika jaso du Espainiako Alderdi Sozialistak. Izan ere, pasa den legealdian LOMCEren indargabetzea babestu zuen PSOEk. Orain, ordea, egutegia etetea eskatzera mugatu da, Ciudadanosekin egindako akordioa dela-eta.

Sozialistek, bere aldetik, adierazi dute “akordio politikoan eta sozialean” oinarritutako hezkuntza proiektua jartzeko lantalde bat osatuko dutela Ciudadanosekin batera. Lan zaila izango dute ordea, eta ikusi beharko da beraien arteko desadostasunei aurre egiten dien.

2016ko apirilaren 05a
argia

Kristina Uriarte errebaliden aurka agertu da.

Ostegun honetan, apirilaren 07an, Kristina Uriartek, Hezkuntzako sailburuak, adierazi du LOMCE-ren errebaliden aurka dagoela, zeharkatu ezin diren marra gorriak direla eta ez dituztela onartuko errebalida horiek abian jartzeko dekretuak.uriarte-consejera_xoptimizadax

Bestalde, gaineratu du aurtengo ikasturtean 6. mailako amaierako ebaluazio probarik ez dela gure erkidegoan izango, nahiz eta Estatu Espainolean derrigorrezkoa izan (aurten balio akademikorik gabe).

Hezkuntza ministroak, Iñigo Mendez de Vigo jaunak, aipatu du komunikatu batean LOMCE-ren aplikazioa derrigorrezkoa dela eta Uriarte andereari aportazioak eskatu dizkio DBH eta Batxilergoko amaierako ebaluazioen inguruan dekretuaren textua ahalik eta adostuena izan dadin.

Ministroak Uriarte zoriondu du eskola porrota tasaren jaitsieragatik Oinarrizko Kanbide Heziketaren funtzionamendu arrakastatsua medio.

Hezkuntza sailburua eta hezkuntza ministroaren artean lankidetza konbenio bat prestatzen ari dira EAEak 40 milioi euro jaso ditzan Europako gizarte fondoak kofinantziarurik Oinarrizko Lanbide Heziketaren ezarpenarekin jarraitzeko eta DBH3. eta 4. mailetako ibilbideak abian jartzeko.