Kunsthal hazten da eta Gipuzkoako Diseinuko unibertsitate bihurtzen da.

Presentacion Grado SuperiorIrungo Arte Plastikoen zentru pribatuak, Kunsthal izenekoak, datorren ikasturtetik aurrera ikasketa unibertsitarioen baliokideak izango diren tituloak eskainiko ditu: Diseinu grafikoa eta Barnealdeko diseinua. Titulu horiez gain, eskaintzen jarraituko dute Paisai eta Lorategien Diseinua eta Animazioen Diseinua.

Pareko ikasketak Gasteizko Goi mailako eskolak soilik eskaintzen ditu.

ITURRIA: El Diario Vasco, Macarena Tejada, 2016-05-05

 

Anuncios

LOMCEren errebalida berriak “ile hartzea”dira Uriarterentzat

Cristina Uriartek gogora arazten digu azterketen edukiak exekutibo zentralak zehaztuko dituela, hau delarik LOMCEren benetako helburu ideologikoa. Horregatik errebalidaren zirriborroan agertzen diren aldaketak ile hartze bezala kontsideratzen ditu. Erkidegoei ez die benetako autonomiarik ematen.Cristina Uriarte argazkiak bilaketarekin bat datozen irudiak

Autonomiek aukeratu ahal izango dute nola eta noiz izango diren probak, baina edukiak eta probak aplikatzeko era gobernu zentralak finkatuko ditu (garrantzitsuak diren atalak). Autonomi erkidegoek gobernu zentralak zehazturikoa exekutatu besterik ez dute egingo.

Iturria: El Diario Vasco, Javier Guillenea, 2016-05-05

Maiatzaren 19an Unibertsitate espainolen errektoreen kontseilua bilduko da

Bilera honetan erabakiko dute unibertsitateek proba espezifikoak ezarriko dituzten ala ez. Dena eta den, erabakitzen dena erabakitzen dela, ez da loteslea izango, organo honek aholkuak emateko eskumena bakarrik duelako.

EHUk errebalidaren emaitzak erabiliko ditu unibertsitatera sarrera erregulatzeko. Graduarekin lotura duten eta lehentasunezkoak kontsideratzen diren hainbat arloetan errebalidan lortutako notak ponderatuko dituzte.

DBH4ko ibilbideek ez dute aurrerako ikasketak baldintzatuko.

Ikastola anagrama

 

 

Gurasoak, agur:

Gaur, 2016ko maiatzaren 3an, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako ikuskariak jakitera eman digunez, datorren ikasturtean, hau da, 2016-2017an, DBH 4 ikasiko duten ikasleek, edozein ibilbide edota hautazko asignatura aukeratuta ere, orain arte bezala, titulazio bakarra, guztiek bera, izango dute. Honen ondorioz, DBH4n hautatutako ibilbideak (izan akademikoa edo aplikatua) ez ditu aurrera begirako ikasketak  baldintzatuko.

Adierazi zaigu baita ere, une honetan, ez dakitela 2017-2018 ikasturtetik aurrera titulazio kontua nola izango den. Beraz, gogoan izan, momentuz behintzat, bakarrik 2016-2017 ikasturtean DBH 4 ikasiko duten ikasleez ari gatzaizkizuela.

Berria zuen gustukoa izango delakoan, agurtzen zaituztegu,

ZUZENDARITZA TALDEA

Hezkuntza ministerioak DBHko errebalidan aldaketak ezarriko ditu.

Menéndez de Vigoren departamentuak errege dekretu baten zirriborroa prestatu du zein maiatzaren 13an aztertuko duten autonomi erkidego desberdinekin. Un profesor reparte un examen.

Zirriborro honetan autonomi erkidegoetako gobernuei autonomi gehiago ematen zaie, hauek zehaztu ahal izango baitituzte errebalidaren nolakotasunak eta datak.

Gobernu zentralak eta autonomi erkidego desberdinen ordezkariekin osatutako komisio batek diseinatuko  luke  errebaliadaren proba (oinarrizko edukiak eta aplikatzeko modua) zirriborroan aurrikusten denaren arabera.

  • Zazpi arloen azterketan oinarrituko litzateke.
    • Lau arlo derrigorrezko (matematika, gaztelera, atzerriko lehen hizkuntza eta geografia eta historia).
    • Bi arlo hautazko
    • Arlo espezifiko bat.
  • Azterketa bakoitzak gehienez 15 galdera izango ditu eta ez dira test modura izango.
  • Lau egunez egingo da, proba bakoitzaren iraupena 60 minutikoa izango delarik eta proben arteko atsedena 15 minutukoa.
  • Hizkuntza koofizila duten erkidegotan egun bat gehiagoz luzatuko da probak egiteko egutegia.
  • Ez dira zailkapen zerrenda publikoak ezarriko ikasleek eta ikastetxeek lortutako emaitzekin.
  • Ikastetxe bakoitzari adieraziko zaio bere emaitza globala eta bere lurraldean duen postua, beti ere kontuan izanik ikastetxe bakoitzaren baldintza sozio-ekonomiko eta kulturalak.
  • Errebalida beharrezkoa izango da Graduadu tituloa eskuratzeko eta ikaslearen azken notaren %30 suposatuko du.
  • Errebalida azterketa berriro egin ahalko da ez-ohiko deialdian lehenengoan suspendituz gero edo nota igo nahi izanez gero.
  • Errebalida suspendituz gero, ezingo dute batxiler ibilbideari ekin eta erdi mailako lanbide heziketa zikloa egin ahalko dute behin behineko ezarpenean.
  • Errebalidara aurkeztu ahalko dira gehienez bi arlo gainditu gabe duten ikasleak, beti ere ez badira matematika eta gaztelera edo matematika eta euskara.

Lehenengo errebalidak 2016-2017 ikasturtean burutuko dira behin behineko izaerarekin. LOMCE derogatuko ez balitz, PSOE, IU eta Podemos partidu politikoek nahi duten bezala, 2017-2018 ikasturtean DBH4a amaitzen duten ikasleak izango dira lehenengoak errebalida egiten behin betiko izaerarekin.

Behin betiko izaera duen errebalida horrekin oraindik ez dago argi zer gertatuko den errebalida ohiko eta ez-ohiko deialdietan suspenditzen duten ikasleekin, hasiera batean ezingo bailukete batxiler bideari ekin ez eta erdi mailako lanbide heziketa zikloetara.

Iturria: El Diario Vasco.com, A. BURGOS | MADRID

 

2016-2017 ikasturteko hautaprobaren zehaztapena

Hezkuntza Ministerioak selektibitatean egitera zihoan aldaketak murriztuko ditu.Educación niega a los rectores la prórroga de Selectividad

Hautaproba edo Selektibitatea, 2016-2017 ikasturtean aldatua izango
zena LOMCEren eraginez, fakultateetan egiten jarraituko dute, EAEko funtzionarioek zuzenduko dituzte eta Kanpus guztietarako baliagarria izango da amaierako nota.

Hezkuntza Ministerioak (Iñigo Méndez de Vigo buru duelarik)
eta Unibertsitateetako Errektoreen kontseiluarekin (Segundo Priz lehendakari duelarik) erlojuaren kontra adostu ditu zenbat irizpide  Agindua lehen bait lehen onartu nahi baitute Batxilergoko ikasleek probaren irizpideak jakin ditzaten datorren kurtsorako matrikula egin aurretik. Horrela, Errektoreek eta Gobernuak ikasleei berme juridikoak emango zazkielakoan daude. Aginduaren zirriborroa Autonomi Erkidego bakoitzari aurkeztu behar die onartua izan aurretik.

Hautaproba berriak orain artekoaren antza handia izango du:Los días contados de la Selectividad

  • Ez da test modura izango.
  • Autonomi Erkidego bakoitzak diseinatuko ditu Hezkuntza Ministerioak zehaztuko duen marko orokor batean oinarrituz.
  • Ez dira egun bakr batean egingo, Erkidego bakoitzak bere egutegia ezarri ahalko du.
  • Emaitzak homologagarriak izango dira, edozein unibertsitaten sartzeko baliagarria izango da.
  • Azterketa bera, fakultateetan egiten jarraituko dute.
  • EAEko funtzionarioek zuzenduko dituzte.

LOMCEk planteatzen zuen berrikuntza nagusiena mantenduko da, hau da, errebalida izaera izango duela hautaproba berriak. Batxiler titulua izateko, beharrezkoa izango da hautaproba hori gainditzea.

Iturria: Pilar Álvarez, El País, Madrid 27 ABR 2016 – 00:02 CEST

DBH3ko gurasoentzat orientazio hitzaldia

 

Guraso agurgarriak:

Datorren asteartean, apirilak 26an, bilera batera deitzen zaituztegu bi gai hauek aztertzeko:

  • Orientazio akademikoa, DBH4ko ibilbide desberdinak.
  • 2014-2015 ikasturtean gauzatutako Ebaluazio Diagnostikoko emaitzen azalpena eta zuen seme-alaben informe pertsonalizatuen banaketa.

 

Norentzat: DBH 3ko gurasoentzat

Noiz: Apirilaren 26an, asteartea, 18:00etan

Lekua: Ikastolako Aretoan

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da. Bi gai sakon direnez, bileraren iraupena bi ordukoa aurreikusten da.

Gaien garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

Hona hemen orientazioko hitzaldian erabilitako aurkezpena:

DBH 4ko aukerak_gurasoak

Itinerarios DBH4

 

DBH4ko gurasoentzako “Ateak zabalik” saioa Oteitza Lizeoan

Guraso agurgarriak:

Ikastolak DBH 4ko ikasleekin burutzen dituen orientazio akademikoko jardueretako bat gure ikastetxearen jarraipena den Oteitza Lizeo Politeknikoaren aurkezpena da.

Hori aurrera eramateko Oteitzako bi kide etorri ziren gure artera eta Lizeoan eskaintzen diren aukera akademikoak azaldu zizkiguten (batxilergoak eta heziketa zikloak) eta baita bertako antolakuntzako hainbat xehetasun ere. Hitzaldi horretan bertan adierazi ziguten apirilaren 27an Oteitza Lizeo Politeknikoko kideek euren egoitzaren ateak zabaldu eta bertako funtzionamendua erakutsiko zigutela, Ikastolako gurasoentzat zehazki. Eskola ordutan ikasleekin bisita hori apirilaren 22an burutu dugu.

 

Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat

Noiz: Apirilaren 27an, asteazkena, 18:00etan

Lekua: Oteitza Lizeo Politeknikoko sarrera nagusian (Kristaleran)

 

oteitza Lizeo politeknikoa Irudiak bilaketarekin bat datozen irudiak

 

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

 

DBH4ko gurasoentzako Oteitza Lizeokoen hitzaldia

Oteitza Lizeoaren aurkezpena

Guraso agurgarriak:

Ikastolak DBH 4ko ikasleekin burutzen dituen orientazio akademikoko jardueretako multzo bat gure ikastetxearen jarraipena den Oteitza Lizeo Politeknikoaren aurkezpena da.

Hori aurrera eramateko Oteitzako kideak etorriko dira geure artera eta Lizeoan eskaintzen diren aukera akademikoak azalduko dizkigute (batxilergoak eta heziketa zikloak) eta baita bertako antolakuntzako hainbat xehetasun ere.

Arratsaldeko lehenengo zatian, eskola ordutan, ikasleei zuzendutako aurkezpenak burutuko dituzte eta bigarren une batean gurasoekin arituko dira.
Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat
Noiz: Apirilaren 20an, asteazkena, 18:00etan
Lekua: Ikastolako Aretoa
Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

Orientatzailea

Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera

Lanbide Heziketako astea maiatzaren 6an abiatuko da eta aste bat baino gehiago iraungo du, 12 egun hain zuzen. Lanbide Heziketako 50 zentruek  250 jarduera baino gehiago antolatuko dituzte Lanbide Heziketa gizarteari hurreratzea helburu hartuta eta horretarako institutuetako eguneroko jarduna kalera ateraz.http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/25989-euskadiko-lanbide-heziketaren-astea-maiatzaren-6tik-17ra-ikastetxeetan

Horrez gain, Lanbide Heziketako institutuak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak ere antolatu dituzte. Bisitak egiteko  egutegiak ondorengo web orri hauetan aurkituko dituzue:

   IKASLAN Gipuzkoa  / Egutegia egunez egun Gipuzkoa

   IKASLAN Bizkaia /  Egutegia egunez egun Bizkaia
 
   IKASLAN Araba  / Egunero, maiatzaren 31 arte. Busak dohain.
   Data adosteko, bisitatu nahi den LH institutura deitu edo 
   IKASLAN Araba: 945 000433   ikaslanaraba@mendizabala.com
   HETEL   /  Egutegia egunez egun HETEL