Fabrikazio mekanikoko diseinua

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.

Ikasketa Plangintza

Lehen Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 – Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa 198 h.
M2 – Produktu mekanikoen diseinua 297 h.
M6 – Fabrikazioaren automatizazioa 198 h.
M7 – Fabrikazio mekanikoko teknikak 198 h.
M10 – Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 h.

Bigarren Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M3 – Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua 240 h.
M4 – Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua 120 h.
M5 – Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua 140 h.
M8 – Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua 50 h.
M9 – Ingeles teknikoa 40 h.
M11 – Enpresa eta ekimen sortzailea 60 h.
M12 – Lantokiko prestakuntza 360 h.

Irteera Profesionalak

LANBIDE INGURUNEA:

  • Delineatzaile proiektugilea.
  • CADeko teknikaria.
  • Produktuak garatzeko teknikaria.
  • Matrizeak garatzeko teknikaria.
  • Tresnak garatzeko teknikaria.
  • Moldeak garatzeko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

HELBURU OROKORRAK:

  1. Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzeko dimentsionatze-kalkuluak egitea eta proba-planak zehaztea.
  2. Planoak egiteko marrazketa-teknikak aplikatzea eta produktuak diseinatzeko zehaztapen teknikoak finkatzea.
  3. Osagai normalizatuak eta merkataritza-materialak identifikatzea, eta horien ezaugarriak duten erabilerarekin lotzea, produktua diseinatzean horiek hautatzeko.
  4. Probak eta egiaztapenak planifikatzea, eta diseinatutako produktua homologatzeko horiek nola gauzatu zehaztea.
  5. Fabrikazio mekanikoko sistemen funtzionamendu-ezaugarriak zehaztea, haien jarduera-zikloa ezartzea, dagozkien osagaiak hautatzea, eta potentzia- eta aginte eskemak egitea, planteatutako soluzioa automatizatzeko.
  6. Industria-marrazketari buruzko arauen arabera CAD,arekin lan egiteko teknikak aplikatzea, multzoko eta fabrikazioko planoak egiteko.
  7. Fabrikazio-mugak identifikatzea, eta prototipoen fabrikazioan makinen eta prozesuen ahalmenak aztertzea, produktuaren diseinuan aldaketak egiteko.
  8. Moldeak zehaztea, eta betetze- eta hozte-prozesua simulatzea, haien diseinua doitzeko.
  9. Produktu mekanikoen fabrikazioari buruzko dokumentazio teknikoa, eta haien erabilerari buruzko dokumentazio osagarria prestatu, antolatu eta mantentzeko informatika-tresnak erabiltzea.
  10. Lehiakortasuna areagotzeko prozesuen hobekuntzan eta berrikuntzan balioespen adierazleak lan-taldea aldaketetara egokitzeko gaitasunarekin lotzea.
  11. Talde-lanaren litezkeen konbinazioak zehaztea, jardueraren gorabeherei erantzuteko eta produkzio-helburuak betetzeko.
  12. Konpetentzia berriak identifikatzea (aldaketa teknologikoak eta antolamendukoak aztertuta), konpetentzia horiek lortzeko beharrezko jardunak defendatzea eta hainbat lanpostutara egokitzea.
  13. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
  14. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
  15. Ikasteko eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, eta lan-merkatuaren eskaintzak eta eskaerak aztertzea, bere lan-ibilbidea kudeatzeko.
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s