Mes: febrero 2017

Eusko Jaurlaritzak irakasteko modua aldatzea proposatu du

cristina-uriarte-eitb_foto610x342

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak irakasle-ikasketentzako sarbide-proba bat ezartzea eta geletan irakasteko modua aldatzea proposatu du, “akademizismoa” albo batera utziz “ikaskuntza aktiboa” besarkatzeko, irakasleek “oraindik barneratu egin” behar duten zerbait, alegia.

Uriartek agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Pisa 2015eko txostenaren emaitzen berri emateko. Azterketak Euskadi Europako batez bestekoaren azpitik jarri zuen matematikan, zientzian eta irakurkemenean, eta azken bi gaietan Espainiako batez bestekoa ez zuen lortu, ezta Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearena ere.

Sailburuak azaldu duenez, hiru jarduera-ildo ditu: geletako eredua aldatzea, ikaskuntza aktiboagoa lortzeko, irakurketa-ulermenean hobetzea eta irakasleen etengabeko formakuntza bultzatzea.

Uriarteren hitzetan, curriculum berriek “gaitasunengatik egindako ikuspegia” dakarte, baina irakasletzak horrek dakarren aldaketa oraindik barneratu egin behar duela nabarmendu du, “akademizismotik eta azalpenezko metodologiatik ikasleriaren ikasketa aktibora pasatzea dakarrelako, modu horretan, ikasleak lehen mailako irakaskuntzatik galderak egitea bultzatzeko eta pentsamendu logikoa garatzeko.

“Paradigma berriaren aurrean irakaskuntza klasikoan esperientzia handia” duten irakasleek “defizitak” dituztela esan du Uriartek, eta irtenbidea emateko formakuntza gehiago behar dela nabarmendu du, “bai hasierakoa, baita etengabekoa ere”, honela “profila egokitzeko”.

Sarbide-proba eta irakurketa plana

Halaber, euskal unibertsitateekin batera, irakasle-ikasketentzako sarbide-proba bat martxan jartzea aztertzen ari da, “trebakuntza propioa hasieratik ondo bideratuta egon dadin”.

Uriartek irakasleriaren egonkortasun handiago baten eta “lanbidea aintzatestearen” alde egin du, motibazio metodo modura.

Ikasleen irakurmen gaitasunari dagokionez, Hezkuntza Sailak datorren kurtsoan (2017-2018) irakurketa plan bat egingo du hezkuntza-zentro bakoitzean, eta Euskadiko elebitasuna eta proiektu hirueleduna kontuan hartu beharko ditu.

Edonola ere, egonkortasuna baliotsua dela azpimarratu du, eta hezkuntza “ontzi handi bat da, eta ezin dira berehalako aldaketak eskatu”, ezta “aldaketa zakarrik egin ere”, gaineratu du.

Proposatutako hobekuntzek ez dute Pisarako “probak egitea” bilatzen, “konpetentziak bultzatzea” baizik. Ikasleek “interpretatzen eta hausnartzen” ikastea ere helburu dutela azpimarratu du.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Irakasle ikasketak egiteko sarrera froga egitea proposatu ostean, sindikatuek oso haserre hitz egin dute. Salatu dute irakasleak egin dituztela PISA txostenak utzitako emaitza txarren erantzule, eta ez dela aipamanik egiten irakasleen lan baldintzen inguruan. Xabier De La Maza eta Aitor Urresti solaskideek gai horixe hartu dute hizpide ‘Mezularia‘n.

ELAk, LABek  eta STEE-EILASek agerraldi bateratua egin dute, eta bertan hitz egin dute sailburuek esandakoen inguruan, baina gaurko agerraldiak bazuen beste helburu bat: hezkuntza sisteman egin beharreko aldaketak defendatzea eta lan baldintzak hobetzea, horri lotuta greba deitu dute martxoaren 22rako hezkuntza ez unibertsitarioan.

Hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa egin dute solaskideek.

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/mezularia/osoa/4651578/mezulariasolasaldia/

Iturria:

eitbeus_20urte_logo_bucle

Anuncios

LOMCEren kontrako protestak egingo dituzte otsailean Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan eta Galizian.

Inposaturiko hezkuntza ereduen aurrean eurena eraikitzeko deia egingo dute Ikasle Abertzaleek, SEPCk eta Erguer-ek antolaturiko mobilizazioetan. Euskal Herrian otsailaren 23an aterako dira kalera.

lomce-ez-mobilizazioak-denakjpg

“Nazio gisa zapaltzen gaitu LOMCE erreformak eta bere izaera zentralistak Madrilen esku utzi nahi ditu hezkuntzaren gaineko erabakiak”. Halaxe salatu dute Ikasle Abertzaleek, eta horri aurre egiteko protestak iragarri dituzte otsailerako Galiziako Erguer eta Herrialde Katalanetako SEPC ikasle antolakundeekin batera.

IAk salatu duenez, egungo sistemak nazio, klase eta genero gisa zapaltzen ditu ikasleak. “Egungo sistema gaixotzen ari dira, ikasleon beharrizanak bermatzetik oso urrun, sistemaren sustengurako baliatzen ari dira hezkuntza. Gure arteko konpetibitatea sustatu eta ebaluazio eredu atzerakoiena jarri nahi dute indarrean, sistema kapitalista heteropatriarkalaren beste pieza bilakatu nahi gaituzte bai gu eta bai gure hezkuntza”. Horren baitan txertatzen dute LOMCE eta baita Heziberri ere.

Euskal Herrian, 23an

LOMCEren aurka kalera aterako dira ikasleak, beraz. Euskal Herriko protesta otsailaren 23an izango dela iragarri dute. “Guzti honen aurrean, euskal ikasleok, antolatu, saretu eta erreforma inposatu honi hortzak erakustera goaz. Ikasle Mugimendua gara gure eskubideak borrokatu eta bide horretan inposaketa eta zapalkuntza oro apurtzeko subjektua”.

Albiste hau Topatuk argitaratu du

 

LOMCEren errebalidak: Jaurlaritzak oraindik ez daki egingo diren ala ez.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ez daki zer gertatuko den LOMCE hezkuntza legearekin, Madrilen aldaketarik izango duen edo ez.

57504uriarte LOMCEren errebalidei buruz, Uriartek ez du argitu Madrilek ezarritako hezkuntza legea nola beteko duten aurten. Aurreko urteko errebalidak aldatzea lortu zutela azaldu du, “baina orain zain gaude, ea zer gertatuko den”.

Hain zuzen, EH Bilduk oroitarazi du LOMCEren arabera aurten errebalidak egingo direla Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailetan, DBHko 4. mailan eta batxilergoko 2. mailan. Jaurlaritzari errebalida horiei buruzko informazioa eskatuko dio, besteak beste non eta noiz egingo diren, metodologia, edukiak, eta ez egiteak edukiko lituzkeen ondorioak. Rebeka Ubera legebiltzarkideak 155 galdera erroldatu ditu, Uriarte hilaren 15ean baita joatekoa Legebiltzarrera.

Bestalde, otsailaren 23an LOMCEren aurkako protestara deitu du Ikasle Abertzaleak ikasle sindikatuak, “gure eskubideak borrokatu eta bide horretan inposaketa eta zapalkuntza oro apurtzeko”.

Iturria:

argia