Mes: marzo 2014

DBH4ko gurasoentzat hitzaldia

Orientazio akademikoa: DBHn erabakiak hartzeko programa

     

Guraso agurgarriak:

DBH 4ko ikasturtea aurrera doa eta epe motzean zuen seme-alabak hurrengo ikasturteari begira erabaki hartze prozesu batean sartzear daude. Ikastolak une horretarako hainbat jarduera jartzen ditu abian, hala nola, tutoretza saioak, auto-ezagutzarako galdetegiak, “Aukera egin behar dut!” programa eta gurasoei begira hainbat hitzaldi informatiboak.

Honakoa duzue horietako lehenengoa. Bertan datorren ikasturteari begira irekitzen diren ibilbide akademiko desberdinen inguruko informazioa azalduko zaizue eta baita tutoretza saioetan lantzen joango garen “Aukera egin behar dut!” programa ere.

Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat

Noiz: Martxoaren 19an, asteazkena, 18:00etan

Lekua: Ikastolako Aretoa

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

DBH4 gurasoei aurkezpena (1)

Anuncios

IKASLEEN ORIENTAZIO AKADEMIKOA

Datorren martxoaren 28 eta 29an (ostiral eta larunbat goizez) Donostiako Kursaalean gure ikasleen orientazio akademikoa bideratzen laguntzeko ekimen interesgarria gauzatuko da.

Ekimen honek, arrakasta handiz, urte batzuk daramatza dagoeneko Iruñean (bideoa bertako ekitaldikoa da). Aurten Araban  egin da lehen aldiz eta oraingo honetan Donostian ere egingo da aipatu datetan. Ekimena bideratuta dago DBH4ko eta Batxillergoko ikasleei bereziki.

Informazio gehiago izateko beheko sareko helbideak arakatu eta lortuko duzue.
Lerro hauen bidez, informazioa emateaz gain, animatzen zaituztegu bertan parte hartzera. Parte hartzea librea izan daiteke edo antolatua txanda hartuta antolatzaileek jartzen duten gidaren laguntzarekin. Bigarren kasu honetarako txandak eskatu behar dira Arantza Munduateri deituta.
Beraz, laburbilduz,
Helburua: DBH eta Batxiko orientazio akademikoa egiten laguntzea
Egunak: Martxoaren 28 eta 29
Tokia: Donostiako Kursaalean
Ordutegia: ostiralean 9.30-14.00 eta 16.30-19.30. Larunbatean 10.00-14.00

Partehartzaileak: Unibertsitateak, lanbide heziketako ikastetxeak, Ikastolen Elkartea…

Nori zuzendua: DBH4 eta Batxiko ikasleei eta euren gurasoei.
Izen-ematea: EHIn Arantza Munduate. Epea martxoak 21
 

Besterik gabe, gaia zeuon interesekoa izango delakoan, laster arte.