Mes: diciembre 2015

Oinarrizko Lanbide Heziketako lehenengo titulatuek DBHko graduatua izango dute aparteko azterketarik gabe.

Madrilgo Hezkuntza Ministerioak ebazpen iragankor bat onartu du aurten eta datorren ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketa bukatzen duten ikasleak titulaziorik gabe gera ez daitezen.

Ikasle horiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa eskuratuko dute LOMCE legeak aurrikusten duen amaierako kanpo azterketarik (errebalidarik) pasa gabe.

Oposaketan dauden partidu politikoek agintzen duten erkidegoen presiopean, Batxilergo eta DBH amaieran gainditu beharreko amaierako kanpo azterketa horiek ezartzeko egutegia bi urtez atzeratu denez, Iñigo Méndez de Vigo buru duen Ministerioak hartu duen neurria izan da 65.000 ikasle horiek titulu gabe gera ez daitezen.

Iturria:

http://politica.elpais.com/politica/2015/11/20/actualidad/1448039040_740025.html

 

Anuncios