Mes: enero 2014

Mondragon unibertsitateko ate-irekiak

ATE IREKIAK

Ezagutu bertatik gehien interesatzen zaizun Fakultatea.

IZENA EMAN Informazio gehiagorako deitu 902 110 436 telefonora.

GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

Arrasate

Informazio Saioa Irun

12 Martxoa Informazio Saioa Irun Asteazkena 18:30

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA

Anuncios

Eusko Jaurlaritzak ezinezkotzat jotzen du LOMCE 14-15 ikasturtean abian jartzea

Eusko Jaurlaritzak Katalunia, Asturias, Andaluzia eta Kanarietako autonomia erkidegoetako gobernuekin bilera egingo du gaur, Lomceren kontrako jarrera bateratzeko, arratsaldean Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroarekin eta gainerako erkidegoetako Hezkuntza arduradunekin bildu aurretik.

Jaurlaritzak iragarri duenez, bost erkidego horietako agintariek prentsaurrekoa emango dute 11:30ean, Hezkuntza lege berriaren aurrean iritzia emateko.

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko iragarri du bere jarrera. Atzo, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak iragarri zuenez, Jaurlaritzak ez ditu testuliburuak datorren ikasturterako aldatuko, irailerako testuak egokitzea ezinezkoa zaielako.

Uriarteren esanetan, ezin dira liburuak aldatzen hasi “zehazki zer aldatu behar den jakin aurretik”; izan ere, Espainiako Gobernuak oraindik ez ditu edukiak arautuko dituen dekretuak onartu, nahiz eta Lomce irailerako Lehen Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan martxan jarri nahi duen.

2014ko Lanbide Heziketa Zikloetarako sarbide proben egutegia

Zikloetarako sarbide proba

Deialdia: EHAA 2013ko azaroaren 15ean.  Deialdiko hutsen zuzenketa: EHAA 2013/12/2    Deialdiaren modifikazioa EHAA 2014/1/08

2014rako epeak eta datak:

  • Izena emateko epea: 2014ko urtarrilaren 13tik 22ra
  • Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna: 2014ko urtarrilaren 24an.
  • Onartuen eta salbuespenen behin-behineko zerrendak (eta azterketa-ikastetxeak): 2014ko martxoaren 21
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak:2014ko martxoaren 24 eta 25ean
  • Salbuespenen behin-betiko zerrendak:2014ko apirilaren 11ean
  • Izena emateko unean Erdi Mailako Ziklo bateko 2.kurtsoa edo Hasierako Lanbide-prestakuntzako Programa bateko 2.kurtsoa gainditu izana dokumentazioa aurkeztu ez zutenei, aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 2tik 5era (hamabiak arte)
  • Egin beharreko proben egutegia: (martxoaren 21ko onartuen zerrendetan adierazitako ikastetxeetan)

    • 2014ko maiatzaren 8ko 16:00etan
      • Erdi maila: Zati Soziolinguistika eta Zati Matematika
      • Goi maila: Zati komuna
    • 2014ko ekainaren 9ko 16:00etan
      • Erdi maila: Zati zientifiko-teknikoa
      • Goi maila: Zati espezifikoa
  • Behi-behineko kalifikazioak: ekainaren 19ko 12:00etan
  • Erreklamazioak: ekainaren 20ko 13.00ak arte, zerrendak azaltzen dituzten lehen aipatutako ikastetxetan.
  • Behi-betiko kalifikazioak: ekainaren 27ko 11:00etan

ZERRENDAK

Zerrenda guztiak ikusi daitezke ondorengo lekuetan:

  • Araba: IEFPS Mendizabala GLHBI – Vitoria-Gasteiz
  • Bizkaia: IES Emilio Campuzano BHI – Bilbao
  • Gipuzkoa: IEFPS Easo GLBHI – Donostia-San Sebastian
  • Webs : www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/fp-lh

Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotansarrera-probetan izena eman

Azken eguneratzea: 2014/01/08