Erdi Mailako Heziketa Zikloak

1.- Zer dira eta zertarako balio dute?

Heziketa-zikloak ikasleak lanean jarduteko prestatzen ditu; ziklo horietan, ikasketak gehiago egokitzen dira lan-munduko eskaeretara eta azkarrago erantzuten zaie eskaera horiei.

Erdi Mailako Heziketa Zikloek, dagokien espezialitatean Teknikari titulua lortzeko aukera ematen dute. Lanbide‑familia bakoitzaren barruan, Erdi Mailako Heziketa Ziklo bat baino gehiago egon daiteke, titulu desberdinak lortzea ahalbidetzen dutenak.

Erdi Mailako Heziketa Zikloaren ondoren, zuzenean sar daiteke Goi Mailako Ziklo batera pasa, Hezkuntza Administrazioak dagozkion zehaztapenak finkatzen dituen bitartean LOMCE-ren ezarpenean.

Erdi Mailako Heziketa Ziklo batetik , lan-mundura ateratzen zara, egindako espezialitatean erdi-mailako teknikari lanpostua betetzera.

 2.- Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera sartzeko baldintzak

  1. Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera sartu ahal izateko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu Titulua lortu izana ibilbide aplikatutik beharrezkoa da.
  2. Oinarrizko Teknikari Tituloa lortu izana 2015-2016 edo 2016-2017 ikasturteetan. LOMCEk eta HEZIBERRI 2020ek aurrikusten duten DBH4 bukaerako azken ebaluazio froga ezarri bitartean.
  3. Bigarren Hezkuntzako titulua lortzen ez den kasuetan, ondoren adierazten diren eskakizunak bete beharko lirateke:
  • 18 urte eginda edukitzea
  • Aukeratu den Ziklora sartzeko proba gainditzea

3.- Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera sartzeko kupoak

a) Plazen % 65: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu titulua. Lehentasuna emango zaie Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua aurkeztu duten eta aurreko ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonei.

b) Plazen % 20 Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua duten pertsonentzat gordeko da. Lehentasuna emango zaie Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu batetik sartuko direnei eta horien artetik, sartzeko erabilitako tituluaren eta eskatu den erdi-mailako zikloaren artean dagoen 1. kidetasuna lehenetsiko da 2.aren aurretik.

c) Plazen % 15: honako sarbideei edo kolektiboei esleituko zaie, honako ordena errespetatuz:

c.1.– Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak. Erdi-mailako heziketazikloetara sartzeko proba gainditu dutenek lehentasuna izango dute.

c.2.– Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu dituzten pertsonak.

c.4.– 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.

c.5.– Beste sarbide batzuk.

4.- Deskribapena

Lanbide Heziketa Lanbide Familietan antolatzen da; Lanbide Familia bakoitzak Erdi Mailako edota Goi Mailako Heziketa Ziklo desberdinak garatzen ditu.

Oteitza 8

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s