Mes: mayo 2016

Lanbide Heziketan izen ematea arautzen duen dekretua

 

 

HEZIKETA ZIKLOAK

Izen ematea: ekainaren 6tik ekainaren 17ra. Eskatzen duten dokumentazioa (espediente akademikoa ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da).

Behin behineko zerrendak: Uztailaren 5ean.

Behin betiko zerrendak: Uztailaren 8an.

Matrikula aldia: Uztailaren 11etik 15era.

 

Plazen %65a: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu titulua dutenentzat.

Plazen %20: Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua duten pertsonentzat.

Plazen %15: Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dutenentzat, Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu dituzten pertsonak, 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu dutenentzat edo beste sarbide motaren bat.

 

 

Iturria: Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkaria, 2016ko maiatzaren 20a, ostirala.

AGINDUA, 2016ko apirilaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, 2016-2017 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuek eskaintzen duten hezkuntza sistemaren baitako lanbide heziketako zikloetan izena emateko eskaerak aurkezteko epea, onartzeko epeak eta matrikularenak biltzen dituen egutegi komuna ezarri da eta zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onetsi dira, hezkuntza hori eskaintzen duten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak onesteaz gain.

Anuncios

Lanbide Heziketan izen emate datak

Berritzegune Nagusiko Rosa Ortegak bere Orientasare blogean jakitera eman du  Lanbide Heziketan sartzeko eta onartzeko aginduaren zain gauden bitartean, izen emateko daten aurreikuspena lortu duela IKASLAN GIPUZKOAtik.

Era berean Oteitza Lizeo Politeknikokoek ere jakitera eman digute HETELen bilera batean data berdin horiek adierazi dizkietela behin behineko bezala.

 

HEZIKETA ZIKLOAK

Izen ematea: ekainaren 6tik ekainaren 17ra. Eskatzen duten dokumentazioa (espediente akademikoa ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da).

Behin behineko zerrendak: Uztailaren 5ean.

Behin betiko zerrendak: Uztailaren 8an.

Matrikula aldia: Uztailaren 11etik 15era.

 

 

Garrantzitsua izango da ondorengoak gogoratzea:
Diapositiva26
Diapositiva27
Diapositiva28
Diapositiva29
Diapositiva30
Diapositiva31
Diapositiva32
Diapositiva33

Kunsthal hazten da eta Gipuzkoako Diseinuko unibertsitate bihurtzen da.

Presentacion Grado SuperiorIrungo Arte Plastikoen zentru pribatuak, Kunsthal izenekoak, datorren ikasturtetik aurrera ikasketa unibertsitarioen baliokideak izango diren tituloak eskainiko ditu: Diseinu grafikoa eta Barnealdeko diseinua. Titulu horiez gain, eskaintzen jarraituko dute Paisai eta Lorategien Diseinua eta Animazioen Diseinua.

Pareko ikasketak Gasteizko Goi mailako eskolak soilik eskaintzen ditu.

ITURRIA: El Diario Vasco, Macarena Tejada, 2016-05-05

 

LOMCEren errebalida berriak “ile hartzea”dira Uriarterentzat

Cristina Uriartek gogora arazten digu azterketen edukiak exekutibo zentralak zehaztuko dituela, hau delarik LOMCEren benetako helburu ideologikoa. Horregatik errebalidaren zirriborroan agertzen diren aldaketak ile hartze bezala kontsideratzen ditu. Erkidegoei ez die benetako autonomiarik ematen.Cristina Uriarte argazkiak bilaketarekin bat datozen irudiak

Autonomiek aukeratu ahal izango dute nola eta noiz izango diren probak, baina edukiak eta probak aplikatzeko era gobernu zentralak finkatuko ditu (garrantzitsuak diren atalak). Autonomi erkidegoek gobernu zentralak zehazturikoa exekutatu besterik ez dute egingo.

Iturria: El Diario Vasco, Javier Guillenea, 2016-05-05

Maiatzaren 19an Unibertsitate espainolen errektoreen kontseilua bilduko da

Bilera honetan erabakiko dute unibertsitateek proba espezifikoak ezarriko dituzten ala ez. Dena eta den, erabakitzen dena erabakitzen dela, ez da loteslea izango, organo honek aholkuak emateko eskumena bakarrik duelako.

EHUk errebalidaren emaitzak erabiliko ditu unibertsitatera sarrera erregulatzeko. Graduarekin lotura duten eta lehentasunezkoak kontsideratzen diren hainbat arloetan errebalidan lortutako notak ponderatuko dituzte.

DBH4ko ibilbideek ez dute aurrerako ikasketak baldintzatuko.

Ikastola anagrama

 

 

Gurasoak, agur:

Gaur, 2016ko maiatzaren 3an, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako ikuskariak jakitera eman digunez, datorren ikasturtean, hau da, 2016-2017an, DBH 4 ikasiko duten ikasleek, edozein ibilbide edota hautazko asignatura aukeratuta ere, orain arte bezala, titulazio bakarra, guztiek bera, izango dute. Honen ondorioz, DBH4n hautatutako ibilbideak (izan akademikoa edo aplikatua) ez ditu aurrera begirako ikasketak  baldintzatuko.

Adierazi zaigu baita ere, une honetan, ez dakitela 2017-2018 ikasturtetik aurrera titulazio kontua nola izango den. Beraz, gogoan izan, momentuz behintzat, bakarrik 2016-2017 ikasturtean DBH 4 ikasiko duten ikasleez ari gatzaizkizuela.

Berria zuen gustukoa izango delakoan, agurtzen zaituztegu,

ZUZENDARITZA TALDEA

Hezkuntza ministerioak DBHko errebalidan aldaketak ezarriko ditu.

Menéndez de Vigoren departamentuak errege dekretu baten zirriborroa prestatu du zein maiatzaren 13an aztertuko duten autonomi erkidego desberdinekin. Un profesor reparte un examen.

Zirriborro honetan autonomi erkidegoetako gobernuei autonomi gehiago ematen zaie, hauek zehaztu ahal izango baitituzte errebalidaren nolakotasunak eta datak.

Gobernu zentralak eta autonomi erkidego desberdinen ordezkariekin osatutako komisio batek diseinatuko  luke  errebaliadaren proba (oinarrizko edukiak eta aplikatzeko modua) zirriborroan aurrikusten denaren arabera.

  • Zazpi arloen azterketan oinarrituko litzateke.
    • Lau arlo derrigorrezko (matematika, gaztelera, atzerriko lehen hizkuntza eta geografia eta historia).
    • Bi arlo hautazko
    • Arlo espezifiko bat.
  • Azterketa bakoitzak gehienez 15 galdera izango ditu eta ez dira test modura izango.
  • Lau egunez egingo da, proba bakoitzaren iraupena 60 minutikoa izango delarik eta proben arteko atsedena 15 minutukoa.
  • Hizkuntza koofizila duten erkidegotan egun bat gehiagoz luzatuko da probak egiteko egutegia.
  • Ez dira zailkapen zerrenda publikoak ezarriko ikasleek eta ikastetxeek lortutako emaitzekin.
  • Ikastetxe bakoitzari adieraziko zaio bere emaitza globala eta bere lurraldean duen postua, beti ere kontuan izanik ikastetxe bakoitzaren baldintza sozio-ekonomiko eta kulturalak.
  • Errebalida beharrezkoa izango da Graduadu tituloa eskuratzeko eta ikaslearen azken notaren %30 suposatuko du.
  • Errebalida azterketa berriro egin ahalko da ez-ohiko deialdian lehenengoan suspendituz gero edo nota igo nahi izanez gero.
  • Errebalida suspendituz gero, ezingo dute batxiler ibilbideari ekin eta erdi mailako lanbide heziketa zikloa egin ahalko dute behin behineko ezarpenean.
  • Errebalidara aurkeztu ahalko dira gehienez bi arlo gainditu gabe duten ikasleak, beti ere ez badira matematika eta gaztelera edo matematika eta euskara.

Lehenengo errebalidak 2016-2017 ikasturtean burutuko dira behin behineko izaerarekin. LOMCE derogatuko ez balitz, PSOE, IU eta Podemos partidu politikoek nahi duten bezala, 2017-2018 ikasturtean DBH4a amaitzen duten ikasleak izango dira lehenengoak errebalida egiten behin betiko izaerarekin.

Behin betiko izaera duen errebalida horrekin oraindik ez dago argi zer gertatuko den errebalida ohiko eta ez-ohiko deialdietan suspenditzen duten ikasleekin, hasiera batean ezingo bailukete batxiler bideari ekin ez eta erdi mailako lanbide heziketa zikloetara.

Iturria: El Diario Vasco.com, A. BURGOS | MADRID