Oinarrizko Hezkuntzaren Dekretu berria

2016ko urtarrilaren 16an argitaratutakoa.

Oinarrizko Hezkuntzaren irizpide orokorrak: 1. Kapitulua, 2. artikulua

  • Hezkuntza etengabeko prozesua da.
  • Helduen bizitzarako prestatu behar du, oinarri sendoak ezarri modu aktibo, kritiko eta arduratsuan parte hartu dezaten gizartean.
  • Pertsona guztiek izan beharreko oinarrizko konpetentziak lantzeko xedea du, norberaren errealizazioa eta garapena lortzeko, herritar aktiboa izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko.
  • Ikaslearen potentzialtasun osoa garatzen laguntzea, horietako bakoitzak dituen aukera errealei erreparatuta; ekitatean eta justizian sozialean oinarritutako planteamendu etikoetan oinarrituta; bazterketarik gabe;
  • Inklusioa izango du ardatz, hezkuntza muin-bakar eta pertsonalizatua sustatuz; ikasleen aniztasunari arreta emanez; ikasteko zailtasunak hauteman eta tratatuz, tutoretza eta hezkuntza orientazioa emanez eta familiekin harremana zainduz.
  • Irakasle guztiak dira hezitzaile.
  • Ikastetxeetako bizikidetza positibo egokia: giza eskubideetarako, justiziarako, elkartasunerako eta inklusiorako heziketa emanez; errespetuan, elkarrizketan eta emozioen erregulazioa eta kontrolean ardaztutakoa; gatazken trataera etikoa eta komunitatetako pertsona guztien eskubideak eta betebeharrak oinarri izanik.

Oinarrizko Hezkuntzaren antolakuntza: 1. kapitulua, 3. artikulua

  • Lehen hezkuntza hiru ikasturteko bi ziklotan antolatua.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: hiru urteko lehen zikloa eta urtebeteko bigarren zikloa. Laugarren maila orientatzailea izango da, ondorengo ikasketak egiteko zein lan munduan sartzeko.

Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak: 1. kapitulua, 4. artikulua

  • Euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarrizko elementuak eskuratzeko alfabetatzea ezagutza horiek modu kontziente eta integratuan erabilita.
  • Pertsonaren garapen integrala dimentsio guztietan: fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa, emozionala, estetikoa eta espirituala
  • Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizikidetza harmoniotsua et gizarte justu eta ekitatiboagoa eraikitzeko konprometitutako herritar aktiboak izateko; izadiaren zaintzarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitutako pertsonak izateko.
  • Maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz, eta bizitzan zehar etengabe ikasteko eta prestatzeko motibatzea.

Oinarrizko Hezkuntzaren ikasleen irteera-profila: 1. kapitulua 5. artikulua

  • Ikasleen irteera profila ikasleek oinarrizko zer konpetentzia bermatu behar dituzten definitzen du.
  • Profilak berak ardaztuko ditu etapen programazioa, garapena eta ebaluazioa; hobekuntza planak; irakasleen prestakuntza plangintza.

Konpetentziak eta oinarrizko konpetentziak: 2. kapitulua, 6. artikulua.

Oinarrizko zehar-konpetentziak: 2. kapitulua, 7. artikulua

  • Zehar konpetentziak: bizitzaren esparru eta egoera guztietan arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar diren horiek dira arlo guztiekin erlazionatutako egoeretan  nola eguneroko bizitzaren egoeretan.
  • Hauek dira:
    • Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
    • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
    • Elkarbizitzarako konpetentzia
    • Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia
    • Izaten ikasteko konpetentzia.

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak: 2. kapitulua, 8. artikulua

  • Disziplina baitako oinarrizko konpetentziak :
    • Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia
    • Matematirako konpetentzia
    • Zientziarako konpetentzia
    • Teknologiarako konpetentzia
    • Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
    • Arterako konpetentzia
    • Konpetentzia motorra.

Konpetentzien araberako hezkuntza printzipio metodologikoak: 2. kapitulua, 9. artikulua

  • Inklusibitatea eta zuzentasuna aplikatzen direla bermatzeko konpetentzia guztien garapena eta ikasle guztien arrakasta ongien bermatzen duten metodologiak erabiliko dira.
  • Ezaugarri nagusi hauek izango ditu:
    • Problema-egoerak konpontzean eskura dituzten baliabideak modu integratuan erabiliz.
    • Xede nagusia ez da informazioak eta ezagutzak transmititzea, oinarrizko konpetentziak garatzea baizik.
    • Adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak ezinbesteko baliabideak dira problema-egoerak konpontzeko.
    • Egoera errealetako jarduerak proposatu behar dira.
    • Ikasleak modu aktiboan inplikatu behar dira jakintza bilatzen, esperimentatzen, hausnartzen, aplikatzen eta komunikatzen.
    • Irakasleek ikasleen ikaskuntza prozesua diseinatu behar dute, planifikatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta birbideratu.

Elebitasuna eta eleaniztasuna: 2. kapitulua, 10. artikulua

  • Euskarari beharrezkoa duen lehentasunezko tratua bermatuz bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialak duen desoreka konpentsatzeko.
  • Komunikazio konpetentzia praktikoa eta eraginkorra lortzea euskaraz eta gaztelaniaz (eremu pertsonalean, sozialean eta akademikoan), eta nahiko atzerriko lehen hizkuntzan.
  • Aintzakotzak hartuko dira ikasleen eta ikastetxearen baldintza soziolinguistikoak, horietara egokituz hizkuntza proiektua eta curriculum-proiektua.

Hizkuntzen trataera integratua eta integrala: 2. kapitulua 11. artikulua

Irakasle guztiek elkarrekin aritu behar dute komunikazioaren konpetentzia garatzen.

  • Printzipio hauek onartzea dakar:
    • Ikasle guztiek gai izan behar dute (ama hizkuntza edozein izanik ere) eleaniztasunerako konpetentzia osoki garatzeko
    • Hizkuntzen irakaskuntza erabileran oinarritu behar da: erabilera sozial eta akademikoaren bidez komunikatzeko behar pragmatikoak
    • Alderdi komunikatiboa oinarrian.
    • Hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera ona izaten lagundu behar du

Informazio eta komunikazio teknologiak txertatzea irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan: 2. kapitulua, 12. artikulua

  • Haur batek konpetentzia digital eta mediatikoa eskuratu behar du.
  • Baliabide digitalak modu normalizatuan erabiltzea arlo eta gai guztietako irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuetan eta egoeretan.
  • Modu etikoan eta arduratsuan jarduten ikasteko, alderdi hauek landuz(pertsonen intimitatea, norberaren irudia eta sexu-joera eta nortasuna, aurre eginez sexismoari eta arrazakeriari.)
  • Irakasleen konpetentzia digitala sustatuko da: prestakuntza eta komunitatea birtualak bultzatuz

Curriculuma: 3. kapitulua, 13. artikulua

Curriculumaren osagaiak:

  • Konpetentziak
  • Helburuak
  • Edukiak
  • Metodologia didaktikoa
  • Helburuen betetze maila ebaluatzeko irizpideak
  • Lorpen mailaren adierazleak eta ikaskuntza emaitza ebaluagarriak

Lehen hezkuntzako jakintza-arloak: 3. kapitulua, 14. artikulua

  • Euskara eta literatura
  • Gaztelania eta literatura
  • Atzerriko lehen hizkuntza
  • Matematika
  • Natur Zientziak
  • Gizarte zientziak
  • Balio sozial eta zibikoak /erlijioa
  • Arte Hezkuntza
  • Gorputz Hezkuntza
  • Konfigurazio askeko arloak (arloak sakontzeko edo indartzeko)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgaiak: 3. kapitulua, 15. artikulua

 

IKASMAILA ARDATZ IKASGAIAK Konfigurazio askeko ikasgaiak
DBH 1
  • Geografia eta Historia
  • Euskara eta Literatura
  • Gaztelania eta literatura
  • Atzerriko lehen hizkuntza
  • Matematika
  • Biologia eta geologia
  • Gorputz hezkuntza
  • Erlijioa edo Balio etikoak
  • Teknologia
  • Plastikako, ikusizko eta ikus-entzunezko Hezkuntza edo/eta Musika
  • Atzerriko bigarren hizkuntza
  • Ardatz ikasgaiak sakontzeko edo indartzeko ikasgairen bat

 

IKASMAILA ARDATZ IKASGAIAK Konfigurazio askeko ikasgaiak
DBH 2
  • Geografia eta Historia
  • Euskara eta Literatura
  • Gaztelania eta literatura
  • Atzerriko lehen hizkuntza
  • Matematika
  • Fisika eta kimika
  • Gorputz hezkuntza
  • Erlijioa edo Balio etikoak
  • Teknologia
  • Plastikako, ikusizko eta ikus-entzunezko Hezkuntza edo/eta Musika
  • Atzerriko bigarren hizkuntza
  • Ardatz ikasgaiak sakontzeko edo indartzeko ikasgairen bat

 

IKASMAILA ARDATZ IKASGAIAK Konfigurazio askeko ikasgaiak
DBH 3
  • Geografia eta Historia
  • Euskara eta Literatura
  • Gaztelania eta literatura
  • Atzerriko lehen hizkuntza
  • Irakaskuntza akademikotarako matematika edo
    Irakaskuntza aplikatuetarako matematika
  • Biologia eta geologia
  • Fisika eta kimika
  • Gorputz hezkuntza
  • Erlijioa edo Balio etikoak
  • Teknologia
  • Plastikako, ikusizko eta ikus-entzunezko Hezkuntza edo/eta Musika
  • Atzerriko bigarren hizkuntza
  • Ardatz ikasgaiak sakontzeko edo indartzeko ikasgairen bat

 

IKASMAILA ARDATZ IKASGAIAK HAUTAZKO ARDATZ IKASGAIAK (2) BERARIAZKO IKASGAIAK
DBH 4 (hezkuntza akademiko aukera)
  • Geografia eta Historia
  • Gaztelania eta Literatura
  • Euskara eta literatura
  • Hezkuntza Akademikorako matematika
  • Atzerriko lehen hizkuntza
  • Gorputz Hezkuntza
  • Erlijioa edo Balio etikoak
  • Biologia eta Geologia
  • Fisika eta Kimika
  • Ekonomia
  • Latina
  • Ondorengotatik bat
  • Arte eszenikoa eta Dantza
  • Kultura zientifikoa
  • Kultura klasikoa
  • Plastikako, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza
  • Filosofia
  • Musika
  • Atzerriko bigarren hizkuntza
  • Informazio eta komunikazioaren teknologiak
  • Hautazko ikasgaietako bat
DBH 4 (Hezkuntza aplikatuen aukera)
  • Geografia eta Historia
  • Gaztelania eta Literatura
  • Euskara eta literatura
  • Hezkuntza Aplikatuetarako matematika
  • Atzerriko lehen hizkuntza
  • Gorputz Hezkuntza
  • Erlijioa edo Balio etikoak
  • Jarduera profesionalari aplikatutako zientziak
  • Ekintzailetza eta enpresa jardueren hastapena
  • Teknologia

 

Konfigurazio askeko ikasgaiak
Atzerriko bigarren hizkuntza

Ardatz ikasgaiak sakontzeko edo indartzeko ikasgairen bat

 

Ikasgaiak jakintza- arloetan txertatzea: 3. kapitulua, 16. artikulua

Hezkidetza helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzea: 3. kapitulua, 17. artikulua

Ordutegia: 3. kapitulua, 18. artikulua

Eskola-egutegia: 3. kapitula, 19. artikulua

Talde bakoitzeko ikasleen eta irakasleen ratioa: 3. kapitulua, 20. artikulua

 

ETAPA ORDUAK ASTEKO ORDUAK ESKOLA EGUNAK
LH 875 ordu 25 ordu (eguneko 30 min jolasgaraiak barne) 175 egun gutxienez
DBH 1050 ordu 30 ordu 175 egun gutxienez

Itunpeko  ikastetxeak hezkuntza-itunetan zehaztutako ikasle-kopuruetara egokitu beharko dira.

Ikastetxeen autonomia: 4. kapitulua, 21. artikulua

  • Erabakiak hartzeko ahalmena:
    • Esparru pedagogikoan, curriculumean: curriculum proiektuaren bitartez (edukien zehaztapena jardueren planifikazioa, jarduera osagarriak, prestakuntza-jardueren plana, metodo pedagogikoak eta estrategi didaktikoak)
    • Antolaketan: hezkuntza komunitate osoak parte hartzea bermatuz Barne Araudian jasota (eskola denboraren antolaketa, bizikidetza planak, parte hartze esparruak, irakasleei egitekoen esleipena)
    • Kudeaketa ekonomikoan: Hezkuntza sailak balibide gehiago bideratuko ikastetxe jakin batzuetan aurkeztutako proiektuen arabera.
    • Langile kudeaketan: Ikastetxeko lanpostu zehatz batzuetan aritzeko ezinbestekoak diren betekizunak proposatuz, giza baliabideak antolatuz.

Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua: 4. kapitulua, 22. artikulua

  • Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua:
    • Balioak
    • Helburuak eta lehentasunak
    • Hizkuntza irizpideak
    • Aukera askeko irakasgaien eskaintza
    • Ebaluazio prozesuko alderdi orokorrak
    • Tutoretzao ekintza plana
    • Aniztasuna tratatzeko neurriak
    • Ikastetxeak erabakitzako bestelako alderdiak

Ikastetxeko Curriculum Proiektua: 4. kapitulua, 23. artikulua

  • Ikastetxeko Curriculum Proiektu:
    • Oinarrizko curriculuma egokitu ikastetxearen testuinguru soziokulturalera eta ikasleen premietara, hezkuntza proiektua erreferentziatzat hartuta.
    • Irakasleen klaustroak egin behar du eta urteko gestio planaren bidez gauzatuko dira programazio didaktikoen bidez eta prestakuntza jardueren bidez, eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietako programen bidez.
    • Ikasturte hasieran maila bakoitzean gainditu beharreko gutxieneko helburuak eta ebaluazio irizpideak jakitera eman behar dira.
    • Alderdi hauek finkatuko ditu:
      • Konpetentzi, helburu eta edukiak
      • Ziklo edo ikasturte bakoitzeko ebaluazio-irizpide eta lorpen adierazleak; etapa amaierako gutxieneko konpetentzia mailak; ikasleen ebaluazioaren eta mailaz igarotzeko prozesuari buruzko erabakiak.
      • Hizkuntza Proiektuko curriculum-alderdiak.
      • Pedagogi irizpide eta irizpide didaktikoa, metodologi aukerak eta curriculum materialak
      • Hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleei erantzuteko irizpideak
      • Aukeramenari eta indartze-jarduerei eta aberaste edo zabaltze jarduerei buruzko erabakiak
      • Tutoretza ekintzarako programazioa eta hezkuntza orientazioa gauzatzeari buruzkoak.
      • Hezkuntza etapa bakoitzaren ezaugarriak
      • Curriculuma egokitzeari buruzko erabakiak

Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua: 4. kapitulua, 24. artikulua

  • Hizkuntzen irakaskuntzarekin eta erabilerarekin lotutako alderdi guztien plangintza da.
  • Zehaztu egingo du zer-nolako trataera izango duten hizkuntzek curriculum-proiektuan..
  • Hizkuntzen lorpen adierazleak egokituko ditu ikaslearen irteera profila erreferentziatzat hartuta.
  • Hizkuntzen trataera integratuaren inguruko alderdi metodologikoak, prestakuntzakoak eta antolaketakoak ezarriko ditu.
  • Eleaniztasunaren inguruan epe ertain eta luzerako helburuak, irakasleen prestakuntzarako aurreikusitako ekintzak, etapen arteko jarraikortasuna, ebaluazio irizpideak eta espero diren emaitzak.
  • Ikasgairen bat edo gehiago atzerriko hizkuntzan irakasteko ikasleak onartzeko irizpide orokorrak.

Programazio didaktikoak: 4. kapitulua, 25. artikulua

  • Programazio didaktikoak:
    • Gutxienez honako osagaiak izan beharko dituzte:
      • Edukien sekuentzia eta egitura
      • Disziplina baitako oinarrizko konpetentzien eta eta lorpen adierazleen arteko lotura
      • Oinarrizko zehar konpetentziak
      • Ebaluatzeko estrategiak eta tresnak
      • Ebaluatzeko eta kalifikatzeko irizpideak
      • Erabaki metodologikoak eta didaktikoak
      • Curriculum egokitzapenak osatzeko eta ebaluatzeko prozedura
      • Materialak eta baliabideak
      • Jarduera osagarrien programa
      • Programazio didaktikoa eta lorpen adierazleak ebaluatzeko prozedura

 

Curriculuma garatzeko material didaktikoak eta baliabideak: 4. kapitulua, 26. artikulua

Irakasle-taldea: 4. kapitulua, 27. artikulua

  • Irakasle taldea:
    • Ikasgela batean eskuhartzen duten irakasleek osatzen dute.
    • Antolamendu neurriez baliatuz, Oinarrizko Hezkuntzan talde bakoitzean esku hartzen duten irakasleen kopurua murrizten ahaleginduko dira ikastetxeak.
    • Tutoreek gutxienez bi ikasturte egingo dituzte ikasle-taldeekin Lehen Hezkuntzan.
    • Behar bezala justifikatu beharko dira arau horri egindako salbuespenak.

 

Hezkuntza komunitatearen eta bestelako erakundeen partaidetza: 4. kapitulua, 28. artikulua

Familien lankidetza, inplikazioa eta prestakuntza: 4. kapitulua, 29. artikulua

  • Ikastetxeek konpromiso agiri bat sinatuko dute familiek eta ikastetxeak elkarlanean aritzea adostuko dutena:
    • Ikastetxeko hezkuntza printzipio eta balioen onarpena,.
    • Ikaslearen bilakaeraren segimendua.
    • Bizikidetzako neurri zuzentzaileak hartzea
    • Ikastetxea eta familiaren arteko komunikazioa.
  • Zuzendaritza arduratuko da hezkuntza konpromisoak idazteaz eta irakasle klaustroak onartu beharko ditu eta esola kontseiluak edo ordezkaritza organo gorenak aztertu.
  • Famili guztiek  konpromiso horiek ezagutzeko eskubidea eta betebeharra dute.
  • Ikaslearen hezkuntza edo bizikidetza prozesua hobetzeko edo ikasle bati hautemandako arazoak konpontzeko akordio berriak ezarri daitezke ikaslea, familia eta ikaslearen tutorearen artean.
  • Derrigorrezko hezkuntzako absentismoa saihesteko, ikastetxeek familiei eskatu ahal diete elkarlana irakasleekin eta tokiko administrazioarekin.
  • Ikastetxeek eta guraso-elkarteek prestakuntza jarduerak antolatu ahalko dituzte elkarlan hori bermatzeko.

Langileen prestakuntza eta ebaluazioa: 4. kapitulua, 30. artikulua

  • Irakasleen konpetentzi-profila:
    • Ikasleek pentsatzen eta iaksten ikasteko, komunikatzen ikasteko, besteekin bizitzen ikasteko, izaten ikasteko eta egiten nahiz ekiten ikasteko prozedurak irakasteko ahalmena.
    • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ikertu, garatu eta ebaluatzeko ahalmena.
    • Ikaslearengan ikasteko grina pizteko eta , familiekin elkarlanean, bere bizitza proiektuaren eraikuntzan aholkatzeko ahalmena.
    • Proposamen didaktikoak ikaslearen premietara egokitzeko eta doitzeko ahalmena.
    • Beste irakasle eta hezkuntza eragileekin elkarlanean jarduteko eta ikastetxearen kudeaketan eta hobekuntza jarraituan parte hartzeko ahalmena.
    • Curriculumean IKTak txertatzeko eta erabiltzeko ahalmena.
    • Lanbideari buruzko ikuspegi etiko bat garatzeko ahalmena eta gizarte konpromisoa.
    • Arazoak eta gatazkak konpontzeko ahalmena
    • Bere prestakuntza jarraituaren plangintza egiteko ahalmena
    • Gelako ikaskuntza egoeren proposamena egitea,aplikatzea eta ebaluatzea oinarri hauek kontuan edukita: irakaskuntza edukiak, ikasleen ezaugarriak, oinarrizko konpetentziak (zeharkakoak zein diziplinazkoak)
  • Garapen profesionala hobetzen eta prestakuntza-ekintzak planifikatzen laguntzeko, irakasleen konpetentziak ebaluatuak izango dira (Ikastetxe publikoetan).
  • Prestakuntza-ekintzen ezaugarriak:
    • Ikastetxea izatea prestakuntza ekintzaren ardatza.
    • Hezkuntza-jardunari eta irakasle lanari buruzko azterketa eta gogoeta bultzatzea.
    • Profesionalei prestakuntza ematea hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala eta hezkuntza babes neurri bereziak behar dituztenei arreta egokia sustatzeko eta hezkuntza inklusiboa garatzeko.
    • Proaktiboak eta sortzaileak izatea ahalbidetzea aldaketen aurrean.
    • Konpetentzien araberako planteamenduak sustatzea.
    • Bikaintasuna sustatzea berrikuntza proiektuen bidez.
    • Euskara eguneratzeko, atzerriko hizkuntzan prestakuntza.
    • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan prestakuntza baliabide digitalen bidez.
    • Zientziaren, didaktikaren eta hezkuntza antolakuntzaren arloko eguneratzea.
    • Trebetasun sozialei eta arlo emozionalari arreta eskaintzea.
    • Langileen arteko lankidetza bultzatzea.
  • Prestakuntza-proiektuek adierazi behar dute euren inpaktua, eragina sistematizatuz.
  • Berritzeguneek lagunduko dute hezkuntza-berrikuntzaren lehentasun ildoak garatuz.

Arrisku-egoerak aurreikusteko programak: 4. kapitulua, 31. artikulua

  • Osasunari buruzko prebentzio-programak.
  • Hezkuntza afektibo-sexualeko programak.
  • Bide segurtasunari buruzko hezkuntza-programak.
  • Tratu txar eta sexu-abusuari buruzko sentsibilizazio eta prebentzio programak.
  • Ingurumen eta kontsumo arduratsuaren prestakuntza-programak.
  • Profesionalentzat haurrenganako tratu txarrak, haurren babesgabetasuna eta arrisku-egoerak antzematen ikas dezaten prestakuntza-programak.

Ikastetxe publikoetan autonomia sakontzeko proiektuak: 5. kapitulua

Tutoretza eta orientazioa: 6. kapitulua, 35. artikulua

  • Tutorea, bere ardurapeko ikasleen orientazioaren, irakasleen koordinazioaren eta familiekin komunikazio fluxu arina ezartzearen erantzule nagusia da.
  • Tutoretza planaren bidez antolatzen dira orientazioko curriculum-edukiak (lau gai bloketan: garapen pertsonala, besteekiko harremanak, orientazio akademiko profesionala eta ikaskuntza-prozesuak); oinarrizko zehar konpetentziak garatuz.
  • Tutoreei dagokie plan hori aurrera eramatea eta orientatzaile eta aholkulariaren laguntza jasoko dute lan horretan (koordinatuz eta segimendua eginez).
  • Tutoretza planaren atalak:
    • Tutoretzan landuko diren konpetentziak, helburuak eta edukiak
    • Tutoreek ikasleekiko, irakasle taldearekiko eta familiekiko egin beharreko lanak.
    • Ekintza horiek ikasturtean zehar egiteko plangintza
    • Tutoretza plana ebaluatzeko irizpideak
  • Aholkulari eta orientatzaileek egingo dute Tutoretza Planaren koordinazioa eta segimendua.
  • Aholkulari edo orientatzailea tutore eta irakasleekin batera arituko da ikaskuntza-zailtasunen hautematen eta aztertzen eta erantzun inklusiboen gaineko aholkularitza emango du. Ikastetxe kanpoko eragileekin elkarlana koordinatuko du eta famili zein ikasleei lagunduko die eskola-ibilbidean zehar orientabideak emanez.

Eskola-orientazioaren banakako txostena: 6. kapitulua, 36. artikulua

  • Familiei informazioa eta ikasleei aukeren gaineko orientabideak emateko txosten konfidentziala da.
  • Etapa bakoitzaren amaieran edo maila edo zikloz ez igarotzean egingo da.
  • LH adieraziko da :
    • Konpetentzien eskuratze maila.
    • Ikasle bakoitzaren hezkuntza aurrerabidea gehien baldintzatzen dutena.
    • Banakako arreta bermatzeko garrantzitsutzat jotako alderdiak.
  • DBHn adieraziko da etorkizun akademikoaren edo profesionalaren gaineko orientabideak ikasturte bakoitzaren amaieran. Jasoko dira etapako helburuen betetze maila eta oinarrizko konpetentzien eskuratze maila.
  • Ikasleen espedientean sartuko da txosten hau.

Aniztasunari erantzuteko neurriak: 6. kapitulua, 37. artikulua

  • Xedea: Ikaslearen hezkuntza-premiak asetzea ingurune normalizatu eta inklusiboan dagokion titulua lortzeko bideak aurreikusiz.
  • Ikastetxeak hautemate goiztiarrerako mekanismoak ezarri beharko ditu.
  • Hezkuntza laguntzaren beharrak dituzten ikasleak:
    • Ezgaitasunak edo jokaera-nahasmendu larriak.
    • Ikasteko zailtasunak dituztenak
    • Adimen gaitasun handiak dituztenak
    • Hezkuntza sisteman berandu sartu direnak
    • Egoera pertsonal edo eskolako historia berezia dutenak
    • Desberdintasun sozialeko egoeran daudenak.
    • Arreta faltagatik edo/eta hiperaktibitateagatik desoreka dutenak.
  • Curriculum eta antolaketa-neurri egokiak hartuko dira ikasle guztien aurrerabide egokia bermatzeko
  • Ezarri daitezkeen neurriak:
    • Ikasgelan bi irakasle batera aritzea
    • Tutoretza pertsonalizatua
    • Taldeak bikoiztea edo multzokatzea
    • Ordutegi malguak
    • Eskola orduez kanpoko laguntzak
    • Hezkuntza indartze-programa banakakoak
    • Curriculuma aberastea edo hedatzeko egokitzapenak
    • Eskolatze aldia malgutzea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza aukeramena eta indargarriak: 6. kapitulua, 38. artikulua

  • DBH:
    • Ikasgaiak esparruka antolatzea
    • Ikasgaien eta ibilbideen eskaintza
    • Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak
    • Eskola osagarriko programak
    • Bestelako tratamendu espezializatuko programak
  • Hezkuntza Premia Bereziko ikasleekin curriculum egokitzapenak ezarriko dira eta ikaslearen laneko plan pertsonalizatuan jasoko dira.
  • Gaitasun handiko ikasleen eskolatzea malgutzea edo esku hartzeko proposamenak plan pertsonalizatuan jasoko dira, normalizazio eta inklusio irizpideak betez. .

Esku-hartze globaleko proiektuak eta berariazko indargarriak: 6. kapitulua, 39. artikulua

Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak, curriculum aniztasunaren bidez: 6. kapitulua, 40. artikulua

  • DBHko 3. mailatik aurrera gauzatu ahalko dira ikasleen ohiko bidetik graduatu titulua eskuratu ahal izango dutelarik.
  • Ikasleak:
    • Ikasteko zailtasun nabarmenak dituztenak, eta ez ikasi edo ahaleginik egiten ez dutenentzat.
    • Edozein etapatan gutxienez ikasturte bat errepikatua
    • DBH 2etik 3ra pasatzeko moduan ez daudenak  (programan 2 urte) edo DBH3tik 4ra pasatzeko moduan ez daudenak (programan urte bat).
    • Salbuespen bezala DBH 3 errepikatu behar dutenek.
  • Programaren ezaugarriak:
    • Esparruka antolatuta: Hizkuntza eta gizarte gaietako esparrua (euskara, gaztelania, atzerriko lehen hizkuntza, geografia eta historia); Zientzia eta matematika gaietako esparrua (matematika, biologia eta geologia, fisika eta kimika eta teknologia);
    • Metodologia, eduki eta ikasgaien antolaketa bideratua etapako helburuak eta konpetentziak eskuratzera.
    • Tutoretza sendotuko da.

Eskolatze Osagarritako Programak: 6. kapitulua, 41. artikulua

  • Abenduaren 31n gehienez 15 urte dituzten ikasleentzat.
  • Aurrez agortuak aniztasunari arreta emateko neurri guztiak.
  • Programa amaituta, DBHko helburuak betetzeko prozesuari berrekin ahal izatea hezkuntza prozesuarekiko, ikaskideekiko, irakasleekiko eta gizarte inguruarekiko jarrera positiboak garatuz.

Gela Egonkorrak: 6. kapitulua, 42. artikulua

Hezkuntza premia bereziko 16 urte arteko ikasleentzat

Helduarora Igarotzeko Programak: 6. kapitulua, 43. artikulua

  • Zereginen ikaskuntza gela:
  • Hezkuntza premia bereziko gazteen prestakuntzarako berariazko eskaintza, Oinarrizko Lanbide Heziketan sartu ezin direnerako.
  • Lau ikasturtez hartuko dira ikasleak (20 urte arte)
  • Autonomi pertsonal eta sozialerako programak:
    • Konpetentzia edo trebetasun profesionalik lortu ezin duten hezkuntza premi berezietako ikasleentzat)

Hezkuntza sisteman berandu sartutako ikasleak: 6. kapitulua, 44. artikulua

  • Ikastetxeko eskolatze hizkuntzan gabezia handiak baditu, berariazko arreta emango zaio eta ikasle-talde arrunetan egin beharko ditu asteko eskola-ordu gehienak.
  • Curriculum konpetentzien mailan bi urte edo urte gehiagoko desoreka dakartenean, adinari dagokiona baino maila bat beheragoan eskolatu daitezke.
  • Heziketa indartzeko neurriak hartuko dira ikasketak probetxuz jarraitu ahal ditzan.

Eskolatzea: 7. kapitulua, 45. artikulua

Ikasleen ikaskuntza ebaluatzea: 7. kapitulua, 46. artikulua

  • Curriculum proiektuan eta programazio didaktikoetan zehaztutako ziklo eta ikasturte bakoitzean ezarritako arloen eta ikasgaien helburuak eta ebaluazio-irizpideak funtsezkoak dira eta aplikatuko diren prozedura eta ebaluazio tresnekin batera gurasoei jakinarazi behar zaizkie.
  • Ikaslearen aurrerabidea ez bada egokia Indartze neurriak ezarriko dira ikasteko zailtasunak hauteman bezain laster.
  • Gurasoek azalpenak eskatu ahalko dizkiete irakasleei ebaluazio jarraituaren emaitza, ikasturte amaierako ebaluazioa edo mailaz ez igarotzearen erabakiak direla eta. Azterketak eta gainerako ebaluazio agiriak eskuratu ahalko dituzte.
  • Gurasoek jasotako azalpenekin ados ez badaude, erreklamazioak egin ditzakete

Irakaskuntza-prozesua ebaluatzea: 7. kapitulua, 47. artikulua

  • Ikasleen ikaste jardueraz gainera, irakasleek eurek egindako lana eta irakaskuntza prozesua ebaluatuko dute gutxienez ikasturte bakoitzaren amaieran:
    • Ebaluazio emaitzak
    • Programazio didaktikoetako lorpen adierazleak
    • Hobekuntzarako proposamenak

Hasierako ebaluazioa: 7. kapitulua, 48. artikulua

  • Irakasleek etapako ikasturte bakoitza hastean egingo dute hasierako ebaluazioa, lehen hilabetea amaitu baino lehen, ikasleen ezaugarrien eta ezagutzen araberako erabakiak hartzeko (programazioan, indartze eta errekuperazio neurriak, …)
  • Kontuan hartuko da aurreko ikasturteko tutoreek emandako informazioa behar duten ikasleei indartze eta berreskuratze-neurriak emateko eta programazio didaktikoaren gaineko erabakiak hartzeko.

Ikasturte-amaierako ebaluazioa: 7. kapitulua, 49. artikulua

  • Ikasleek lortutako emaitzen amaierako ebaluazioan arloka kalifikazioak adierazita.
  • Ikasleek mailaz igarotzea behar besteko jarraitasun bermeekin gertatzeko neurriak hartuko dira.
  • Erabakiak eta egindako hitzarmenak ebaluazio amaierako aktan jasoko dira

Ebaluazio agiri ofizialak: 7. kapitulua, 50. artikulua

Mailaz igotzea lehen hezkuntzan: 7. kapitulua, 51. artikulua

  • Irakasle taldeak erabakiko du ikasleak zikloz igarotzen diren ala ez tutorearen iritziari eta oinarrizko konpetentzien garapenari buruzko informazioan oinarrituz.
  • Zikloz igaroko dira gainditu gabekoek ez badute eragozten hurrengo zikloa behar bezala aprobetxatzea. Kasu horretan adierazitako ikaskuntzak errekuperatzeko beharrezko laguntzak ezarriko dira.
  • Behin bakarrik errepika dezekete LH osoan oinarrizko konmpetentziak et indartzeko edo berreskuratzeko berariazko plan batez lagunduta.
  • Errepikatze erabakia hartu aurretik gurasoekin hitz egin behar da.Zailtasunak konpontzeko indartze eta laguntza neurri arrunt guztiak agortu ondoren. Errepikatze neurria salbuespeneko neurria da.

Mailaz igotzea derrigorrezko bigarren hezkuntzan: 7. kapitulua, 52. artikulua

  • Errepikatzea salbuespenezko neurritzat joko da. Aurrez ikaskuntza zailtasunak bideratzeko indartze eta laguntza neurri arruntak agortuko dira.
  • Ikasturtez igaroko dira ikasgai guztiak gaindituta edo gehienez ere bi ikasgaietan gutxiegi aterata (ez badira aldi berean euskara/gaztelera ta matematika).
  • Salbuespen gisa hiru gutxiekin igaro daiteke baldintza guzti hauek beteta:
    • Gutxiegietatik bi ez izatea Euskara/gaztelera eta matematika
    • Gutxiegi duen arloen izaerak ez badio ikasleari hurrengo ikasturtea arrakastaz gauzatzea oztopatzen
    • Aholku orientatzailean hezkuntza arretarako neurriak aplikatzen zaizkionean  (Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa).
  • Behin bakarrik errepika daiteke ikasturte bera eta birritan etapan, salbuespena 4. maila bitan errepika daiteke aurrez ez bada errepikatzailea.
  • Maila errepikatu ondoren ez baditu hurrengo mailara igarotzeko baldintzak betetzen irakasle taldeak, orientazio taldeak aholkatuta eta familiarekin hitz egin ondoren egoki dena erabakiko du (Programa osagarriak, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa, …)
  • Ikasgai guztiak gainditu gabe igarotzen diren ikasleekin gainditu gabeko ikasgaietan egin behar dute matrikula eta irakasleek oinarrizko konpetentziak indartzeko programak gauzatu beharko dituzte eta ikasleak programazio horien ebaluazioak gainditu.
  • Errepikapenak ezartzean ikasle bakoitzarentzat berariazko planak zehaztu behar dira aurreko ikasturtean hautemandako zailtasunak gainditzeko.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua eta ziurtagiriak: 7. kapitulua, 53. artikulua

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko, amaierako ebaluazioa gainditu beharko da.
  • Laugarren maila amaitzean ikasleek banakako ebaluazioa egingo dute.
  • Graduatu tituluak sarrera emango die Batxilergora edo Erdi Mailako Lanbide Heziketara, horietako bakoitzaren betekizunen arabera.
  • DBH egin eta graduatua lortzen ez duten ikasleek ziurtagiri bat jasoko dute.

Diagnostiko-ebaluazioa: 8. kapitulua, 54. artikulua

  • Diagnostiko-ebaluazioak hezkuntza eskumenak dituen sailaren eta ikastetxeen erantzukizun partekatua dira.
  • Hezkuntza sailak ebaluazio-diagnostiko bat egingo du Lehen hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila amaitzean. Ebaluazio horiek ez dute eragin akademikorik.
  • LHko 3. mailako  ebaluazioa:
    • Barrurako izango da eta ikastetxeek berek egingo dute.
    • Egiaztatuko da zenbateraino menderatzen dituzten konpetentziak hizkuntza-komunikazioa eta literaturan (euskara, gaztelania eta ingelesean) matematikan eta zientzia arloan.
    • Emaitzak banakako txostenetan aurkeztuko zaizkie familiei.
    • Hezkuntza sailak kanpo ebaluazio bat ezarri dezake lagin gisa.
    • Ebaluazioa txarra balitz, zailtasunak gainditzeko Indartze-planak eta banakoen edo taldearen emaitzak hobetzeko planak egingo dira familien laguntzarekin.
  • LHko 6. mailako ebaluazioa:
    • Kanpo ebaluazioa izango da.
    • Gutxienez hizkuntza eta literatura komunikaziorako oinarrizko konpetentziak (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), matematikakoak eta zientzia arlokoak neurtuko dira.. Ahozko adierazpenaren ebaluazioa ere sartuko da informazio horren barruan.
    • Txosten batean agertuko da ikasle bakoitzaren Lehen Hezkuntzako amaierako emaitza, gurasoei emango zaie eta orientagarria izango da hurrengo mailarako.
  • DBHko diagnostiko ebaluazioak:
    • Oinarrizko konpetentzietan hezkuntza sistemak, ikastetxeak, taldeak eta ikasleak lorturikoari buruzko informazioa bilduko du.
    • Emaitzak ikasleen arreta hobetzeko neurriak eta programak antolatzeko, esku-hartzeak aztertzeko, baloratzeko eta birbideratzeko.
    • Hezkuntza sailak indartze eta hobekuntza planak ezarri ahalko ditu ikastetxe publikoetan.
    • Emaitzak jakitera emango dira ikastetxeak sailkatzeko identifikazio-daturik eta datu pertsonalik eman gabe.

Ebaluazio-prozesua ikuskatzea: 8. kapitulua, 55. artikulua

  • Ikuskariak Ikastetxeak bisitatzean eta banakako ebaluazioaren emaitzak ezagututa, zuzendaritza taldearekin bilduko dira emaitzak aztertzeko eta baloratzeko.

Sistema ebaluatzea eta esku-hartzeko proposamenak aurkeztea ikastetxeetan hobekuntzak egiteko. 8. kapitulua, 56. artikulua

  • Hezkuntza sistema ebaluatuz lortzen da:
    • Gardentasuna eta parte hartze demokratikoa.
    • Erabakiak hartzeko datuak.
    • Informazioa eskuratzea emaitzak hobetzeko.
  • Ikastetxeek hobekuntza ekintzak eta esku-hartzeko proposamenak luzatuko dituzte ondorengoetan:
    • Curriculuma eta metodologia (irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, irakasle-lanean, baliabide didaktiko eta teknikoetan, ebaluazio tresna eta irizpideetan)
    • Antolaketa eta funtzionamenduan (irakasleen koordinazioa, taldekatzeak, ordutegiak eta funtzionamendu arauak).
    • Komunitatea (ikastetxeko harremanak eta bizikidetza, inguruarekiko nahiz familiekiko harremanak)
    • Garapen profesionala edo prestakuntza (irakasleen prestakuntza eta lanbide premiak).

Hezkuntza ebaluazioaren eta ikerkuntzaren lehentasun estrategikoak: 8. kapitulua, 57. artikulua

Honako lehentasun hauek ditu:

  • Konpetentzien araberako curriculuma garatzeko lan metodologia onenak ikertzea.
  • Oinarrizko konpetentzia guztiak ebaluatzeko prozedurak eta tresnak osatzea.
  • Ebaluazioaren eta autoebaluazioaren kultura sustatzea
  • Hobekuntza proposamenak lehenestea.
  • Ebaluazio adierazleak, irizpideak eta metodoak homologatzea erkidegoko, estatuko eta atzerriko erakundeek erabiltzen dituztenekin.
  • Ebaluazio eta ikerkuntza propioak garatzea.
  • Estatuko ebaluazioetan parte hartzea arautegiaren arabera, gure ezaugarriekin bat datozen egokitzapenak eginda.
  • Elkarlana sustatu ikastetxe, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Euskal erakundearen eta Unibertsitateko hezkuntza departamentuaren artean.
  • Hezkuntza adierazleen sistema hobetzea 2020rako helburu europarrei dagokienez.
Anuncios