Mes: mayo 2015

Erdi Mailako Heziketa Zikloak: hitzaldia

DBH4ko gurasoentzat hitzaldia

Guraso agurgarriak:

DBH 4ko ikasturte bukaera honetan, datorren ikasturtean Erdi Mailako Ziklo formatiboa egiteko asmotan dauden ikasleei eta hauen gurasoei begira, azken hitzaldi bat antolatu dugu EMZFen inguruan sortzen zaizkizuen kezka ohikoenei erantzuteko asmoz: izen emate prozedura, sarrera frogak, …

Norentzat: EMZFak egin nahi dituzten DBH 4ko ikasle eta hauen gurasoentzat

Noiz: Maiatzaren 20an, asteazkena, 18:00etan

Lekua: Ikastolako Aretoa

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

Anuncios

2015-2016 ikasturterako izen emate datak

BATXILERGOA


Izen ematea: maiatzaren 4tik 14ra biak barne.

Behin behineko zerrendak: ekainaren 3an.

Behin betiko zerrendak: ekainaren 11an.

Matrikula aldia: Ekainaren 22tik uztailaren 6ra.

HEZIKETA ZIKLOAK


Izen ematea: maiatzaren 25etik ekainaren 5era. Eskatzen duten dokumentazioa (espediente akademikoa uztailaren 1a baino lehen aurkeztu behar da).

Behin behineko zerrendak: Uztailaren 9an.

Behin betiko zerrendak: Uztailaren 15ean.

Matrikula aldia: Uztailaren 16tik 21era.

Iturria: Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkaria, 2015eko martxoaren 25a, asteazkena.

AGINDUA, 2015eko martxoaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, 2015-2016 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko, eta heziketa-zikloetako ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen da; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta maila horietako ikasketa ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko.