Instalazio elektrikoak eta automatikoak

Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behetentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

Ikasketa Plangintza

Lehen Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 – Industria-automatismoak 264 h.
M2 – Elektronika 132 h.
M3 – Elektroteknia 198 h.
M4 – Barneko instalazio elektrikoak 297 h.
M8 – Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 66 h.
M10 – Ingeles teknikoa 33 h.

Bigarren Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M5 – Banaketa-instalazioak 105 h.
M6 – Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak 105 h.
M7 – Instalazio domotikoak 126 h.
M9 – Makina elektrikoak 126 h.
M11 – Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 h.
M12 – Enpresa eta ekimen sortzailea 63 h.
M13 – Lantokiko prestakuntza 380 h.


LANBIDE INGURUNEA:

  •  Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.
  •  Eraikuntzako argiketaria.
  •  Industria-argiketaria.
  •  Mantentze-argiketaria.
  •  Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
  •  Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
  •  Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  •  Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
  •  Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

HELBURU OROKORRAK:

  1. Instalazioetako eta ekipoetako elementuak identifikatzea, eta, horretarako, planoak eta eskemak aztertzea, eta materialak eta aurreikusitako prozedurak ezagutzea, betiere muntatzeko eta mantentzeko lanekin lotzen den logistika ezartzeko.
  2. Zirkuituen eskemak eta kokalekuen krokisak edo planoak delineatzea, eta lan horretan marrazketarako eta irudikapen sinboliko normalizatuko bitartekoak eta teknikak erabiltzea, instalazioa edo ekipoa konfiguratu eta kalkulatzeko.
  3. Instalazioetako eta ekipoetako elementuen dimentsio fisikoak eta elektrikoak kalkulatzea, kalkuluko prozedurak aplikatuz eta arauzko aginduei erreparatuta, instalazioa edo ekipoa konfiguratzeko.
  4. Materialen eta eskulanaren kostua baloratzea, eta, horretarako, katalogoak eta obra-unitateak kontsultatzea, muntatzearen eta mantentzearen aurrekontua egiteko.
  5. Muntaiako eta segurtasuneko tresnak, erremintak, ekipoak eta bitartekoak hautatzea, eta, hala, obra-baldintzak aztertzea eta egin beharreko eragiketak aintzat hartzea, beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak metatzeko.
  6. Instalazioaren edo ekipoaren elementuen kokalekua eta zirkuituen trazadura identifikatzea eta markatzea, dokumentazio teknikoko planoak benetako kokalekuarekin lotuz, betiere instalazioa zuinkatzeko.
  7. Mekanizazioko, konexioko, neurketako eta muntaiako teknikak aplikatzea eta, horretarako, ekipoak, erremintak eta tresnak maneiatzea – ezarritako prozeduren arabera eta kalitate- eta segurtasun-baldintzei jarraituz –, betiere instalazioa, sareak, azpiegiturak eta makinak muntatzeko eta mantentzeko.
  8. Euste-elementuak kokatzea eta finkatzea eta muntaiako planoak eta zehaztapenak interpretatzea, segurtasun- eta kalitate-baldintzei jarraituz, betiere instalazioak, sareak eta azpiegiturak muntatzeko.
  9. Instalazioetako, ekipoetako, azpiegituretako eta makinetako ekipo eta elementu osagarriak kokatzea eta finkatzea, planoak eta krokisak interpretatuz, ekipoak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko.
  10. Instalazioetako, ekipoetako, azpiegituretako eta makinetako ekipo eta elementu osagarriak konexio eta loturako tekniken bitartez eta dokumentazio teknikoaren eskemen arabera konektatzea, ekipoak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko.
  11. Makina elektrikoak mihiztatzeko eta konektatzeko eragiketak egitea, planoak interpretatuz eta osagaiak muntatuz eta desmuntatuz (gunea, harilak eta bornakaxak, besteak beste), makina elektrikoak instalatzeko eta mantentzeko.
  12. Instalazioetako eta ekipoetako disfuntzioen eta matxuren ondorioak eta kausak aztertzea eta kokatzea eta, hala, neurketa-ekipoak erabiltzea eta emaitzak interpretatzea, betiere mantentzeko eta konpontzeko lanak egiteko.
  13. Elementu akastunak edo narriatuak doitzea eta ordezkatzea eta, horretarako, ekipoak desmuntatzea eta muntatzea, konexiorako eta deskonexiorako lanak egitea eta mantentze-planak eta kalitate- eta segurtasun-protokoloak aztertzea, mantentzeko eta konpontzeko lanak egiteko.
  14. Konexioak, maniobra eta babeseko aparatuak, seinaleak eta parametro bereizgarriak, besteak beste, ezarritako tresneria eta protokoloak erabiliz eta kalitate- eta segurtasun-baldintzetan egiaztatzea, instalazioaren edo ekipoaren funtzionamendua egiaztatzeko.
  15. Mantentze-lanen fitxak, gertakarien txostenak eta instalazioaren ziurtagiria betetzea prozedura eta formatu ofizialen arabera, instalazioaren edo ekipoaren dokumentazioa lantzeko.
  16. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
  17. Lan-taldearekin komunikazio eraginkorrak mantentzea, eta, horretarako, argibideak interpretatzea eta ematea, kontingentzien aurrean irtenbideak proposatzea eta taldekideen jarduerak koordinatzea, jarrera ireki eta arduratsuarekin, enpresaren antolamenduan integratzeko.
  18. Kalitate-prozedurak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumenekoak aztertu eta deskribatzea, eta zehaztutako kasuetan egin beharreko ekintzak adieraztea, arau estandarizatuen arabera jokatzeko.
  19. Produkzio-prozesu bateko lan-jarduerak baloratzea eta prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea, lan-taldeetan parte hartzeko eta produkzio-helburuak lortzeko.
  20. Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duen harremana identifikatzea eta baloratzea, eta lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertzea, eguneratze eta berrikuntzako izpirituari eusteko.
  21. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

Oteitza 10

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s