Oinarrizko Lanbide Heziketa Zikloak

www.hezkuntza.ej-gv.euskadi.net/   Ikastetxeak eta ikasketak  Irakaskuntza ez arautuak  Oinarrizko Lanbide Heziketa.

8/2013 Lege Organikoaren bidez (LOMCE), Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortu ziren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barruan, ikasleek hezkuntza-sisteman jarrai dezaten laguntzeko eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eskaintzeko.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa, 15 urte bete eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren titulua lortzeko interesik edo aukerarik ez duten, ikasleei eskaintzen zaien beste aukera bat da.

Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide-titulua jasoko dute.

Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan zuzenean sartzeko aukera emango du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako amaierako ebaluazioa ezartzen den bitartean (2017-2018 ikasturtean).

Oinarrizko lanbide-titulua duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortuko dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa gaindituta.

Baldintzak

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

a) Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.

c)    Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

 Zer dira Onarrizko Lanbide Heziketako zikloak, eta zertarako balio dute

Eginkizun jakin batzuk betetzeko prestatzen zaituzte, eta,aldi berean, zure aurreko prestakuntza-etapan (DBHn) jaso duzun oinarrizko prestakuntzan sakontzen duzu, irakaskuntza arautuetan ikasten jarraitzea izan dezazun, bereziki Lanbide Heziketako Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetan.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak lagungarriak dira bermatzeko prestakuntzak, aukerek eta emaitzek ez dutela zerikusirik izango egoera sozioekonomikoekin eta hezkuntza-desabantaila dakarten faktoreekin (genero desberdintasunak, minusbaliotasunak, emigrazioa, gizarte-bazterkeria eta abar).

  Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloaren helburuak honako hauek dira:

 1.- Zure heldutasun pertsonala finkatzea, zeure burua pertsona gisa osorik garatzea izan dezazun, kultura anitzeko gizarte demokratiko batean.

 2. – Oinarrizko prestakuntzaren funtsezko gaitasunetan sakontzea, ikasleei ikaskuntza iraunkor baterako aukerak eskainiz, eta arreta berezia jarriz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari egotziriko mailen lorpenean. Hezkuntza-sisteman berriz sartzeko  prestatzea, bereziki Lanbide Heziketako Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetan sartzeko probaren bidez.

 3. – Beharrezko lanbide-gaitasunak eskuratzea, kalitateko lan-munduratzea errazteko, bai eta, geroago, gaitasunezko lanbide-jarduna errazteko ere, betiere segurtasunezko baldintzetan. Lan profesional baten teknika eta ezagutzak menderatzen lagundu bizitza aktiboan sartu zaitezen

 NOLA ANTOLATZEN DIRA ZIKLOA HAUEK?

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloek honako egitura modular hau dute:

a) Berariazko moduluak: programaren curriculumean ezarririko lanbide-profilaren gaitasunak garatzeko eta eskuratzeko edukiak zehazten ditu.

b) Bloke komunekin lotutako moduluak, etengabeko irakaskuntzaren gaitasunak eskuratzea lagunduko dutenak.

Bi eremutan banatuko dira:

– Komunikazio- eta gizarte zientzien I eta II moduluak.

Hona hemen moduluak: Euskal hizkuntza eta literatura, Gaztelania, Atzerriko hizkuntza, Gizarte-zientziak.

-Zientzia aplikatuen multzoa.

Hona hemen moduluak: Testuinguru pertsonalera aplikaturiko eta lanbide-eremu batean ikasteko Matematika, Testuinguru pertsonalera aplikaturiko eta lanbide-eremu batean ikasteko Natura-zientziak.

c) Bestelako zeharkako lanbide moduluak: zeharkakoak izango dira taldeko lanari, laneko arriskuen prebentzioari, ekintzailetzari, enpresa-jarduerari eta lanbide-orientazioari buruzko alderdiak.
Laneko Prestakuntza eta orientazioko lanbide-moduluak lan-orientazioko eta ekintzailetzako edukiak ere barne hartuko ditu, hala nola laneko arriskuen prebentziokoak.

d) Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua. Egiazko ekoizpen-ingurune batean gauzatuko da.

e) Tutoretza eta orientazio pertsonala hezkuntza integrala gidatzeko. honako alderdi hauek jasota: Ikasleen autoestimua indartzea; Pertsona arteko harremanak eta gizarte-trebetasunak; Harreman programatua familiarekin edo legezko tutoreekin; Banakako eta taldekako ikaskuntza-prozesua gidatzea eta laguntzea.

 

Dedikazio-orduak:

 Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloek  bi ikasturtetan zehar garatuko dira.

Ikasturteetako bakoitzak 1.050 orduko iraupena izango du, eta asteko ikastaldia, berriz, 30 ikastordukoa izango da, 33 astez.

Lehen mailan:

  • 19 ordu astean lanbide moduluetara
  • Astean ordu bete orientazio jardueretara eta tutoretzara.
  • Astean 10 ordu Bloke komunei loturikoa modulu orokorretara: 5 ordu Komunikazioa eta Gizartea I egiteko eta beste 5 ordu Zientzia Aplikatuak I modulua egiteko.

Bigarren mailan:

  • Lehen 25 asteetan:
    • 16 ordu astean lanbide moduluetara
    • Astean ordu bete orientazio jardueretara eta tutoretzara.
    • Astean 13 ordu, 24 astez, bloke komunei loturiko lanbide-modulu orokorretara; 7 ordu Komunikazioa eta Gizartea II. modulua egiteko, eta beste 6, Zientzia Aplikatuak II. modulua egiteko.
  • Lantokiko Bertako Prestakuntza modulua salbuespen da, 35 ordurainoko asteko iraupena eduki ahal izango baitu.

Eskaintzen diren tituluak:

  • Administrazio-zerbitzuak
  • Altzariak muntatzea eta instalatzea
  • Arte grafikoak
  • Ehunezko eta larruzko artikuluak konpontzea
  • Elektrizitatea eta elektronika
  • Eraikuntza
  • Estetika
  • Etxeko lanak eta erakinak garbitzea
  • Harategi-urdaitegia
  • Hozte sistema
  • Ibilgailuen elektromekanika
  • Ile apainketa
  • Informatika eta komunikazioak
  • Iturgintza eta beroa
  • Karrozeria
  • Laketontziak mantentzea
  • Mekanizazioa
  • Merkataritza-zerbitzuak
  • Nekazaritza eta lorezaintza eta lorekonposizioak
  • Okintzako eta pastegintzako jarduerak
  • Soldadura-galdaragintza
  • Sukaldaritza eta jatetxe- arloa

Oinarrizko Lanbide Heziketan onartze prozeduran bereizitako kolektiboak eta lehentasunak:

a) Inskripzioa egitean, Euskal Autonomia Erkidegoan eskolatuta dagoen ikaslea edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken mailan erkidego horretan bertan eskolatuta egon dena.

b) DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketa arruntak egin dituen ikaslea edo curriculum aniztasunaren bidez ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 17 urte dituena.

c) DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 16 urte dituena. d) DBHko 3. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 15 urte dituena.

e) DBHko 2. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 16 urte dituena.

f) DBHko 2. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 15 urte dituena.

g) Aurreko kolektiboetan sartzen ez diren eskatzaileak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s