Batxilergo mota desberdinak

Batxilergoan, HIRU modalitate edo mota desberdin aurkituko ditugu:

  • Zientziak
  • Giza eta Gizarte Zientziak
  • Arteak

Diapositiva15

Diapositiva16

Diapositiva17

Modalitatea ondo aukeratzea oso garrantzitsua da, izan ere, horren arabera karrera edo ikasketa batzuek zein besteak egin ahal izango dira.

 Modalitate guztietan maila bakoitzean aukerazko ikasgai bat izango da. Modalitateko ikasgaiak aukerazkoak bezala eskain daitezke.

Batxi aukerak

 Aukerako eta modalitateko jakintzagaiak aukeratzerakoan kontutan izan beharreko ideia batzuk:

1.    Etorkizunerako ikasketen interesak (bai unibertsitatekoek, bai lanbide-heziketakoek) baldintzatu behar dute zure heziketa-ibilbidea.

2.    Zure ibilbidean ikasiko dituzun ikasgaiak aukeratzerakoan hautabide guztien eskakizunak izan behar dituzu kontutan, eta aukera gehienak irekita mantendu behar dituzu.

3.    Zure interesak oso argi ez badituzu, lehenengo mailan etorkizunerako aukera gehien eskaintzen dizuten ikasgaiak aukeratu.

4.    Goi mailako Lanbide Heziketara jo nahi baduzu, Batxilergo modalitateak eta ikasketa horietako lehentasuna ematen duten ikasgaiak kontutan izan.

5.    Bai unibertsitatera bai lanbide-heziketara jotzeko, 2. kurtsoko gai batzuk ikasteko 1. kurtsoan beheragoko maila ikastea eskatzen dute (adibidez: mate I  egina mate II egiteko)

6.    Batxilergo mota aukeratzerakoan zalantzatan bazabiltza, pentsatu zer aukera duzun bigarren kurtsoan aldatzeko.

7.    Batxilergo mota aldatzen baduzu, tituloa lortu ahal izateko mota berrian sartzen diren sei modalitateko gai ikasi behar dituzu bi kurtsotan zehar.

 

Eta orain, askotan kontutan hartzen ez den azalpen bat egingo dizugu: “zer egin nahi duzun oso argi ez badaukazu, ahalegindu zaitez gustoko aukera gehien eskaintzen dizun ibilbidera jotzen, bai karrera unibertsitarioan mailan bai eta lanbide-arloetan ere”, hau da, zalantzak badituzu ez itxi etorkizunerako biderik.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s