Mes: abril 2015

Oteitza Lizeo Politeknikoaren aurkezpen hitzaldia Ikastolan

Orientazio akademikoa: Oteitza Lizeoaren aurkezpena

Guraso agurgarriak:

Ikastolak DBH 4ko ikasleekin burutzen dituen orientazio akademikoko jardueretako multzo bat gure ikastetxearen jarraipena den Oteitza Lizeo Politeknikoaren aurkezpena da.

Hori aurrera eramateko Oteitzako kideak etorriko dira geure artera eta Lizeoan eskaintzen diren aukera akademikoak azalduko dizkigute (batxilergoak eta heziketa ziklo ) eta baita bertako antolakuntzako hainbat xehetasun ere.

Arratsaldeko lehenengo zatian, eskola ordutan, ikasleei zuzendutako aurkezpenak burutuko dituzte eta bigarren une batean gurasoekin arituko dira.
Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat
Noiz: Apirilaren 14an, asteartea, 18:00etan
Lekua: Ikastolako Aretoa
Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

Anuncios

DBH4ko gurasoentzako orientazio hitzaldiak Ikastolan

Orientazio akademikoa: DBHn erabakiak hartzeko programa

Guraso agurgarriak:

DBH 4ko ikasturtea aurrera doa eta epe motzean zuen seme-alabak hurrengo ikasturteari begira erabaki hartze prozesu batean sartzear daude. Ikastolak une horretarako hainbat jarduera jartzen ditu abian, hala nola, tutoretza saioak, auto-ezagutzarako galdetegiak, “Aukera egin behar dut!” programa eta gurasoei begira hainbat hitzaldi informatiboak.

Honakoa duzue horietako lehenengoa. Bertan datorren ikasturteari begira irekitzen diren ibilbide akademiko desberdinen inguruko informazioa azalduko zaizue eta baita tutoretza saioetan lantzen joango garen “Aukera egin behar dut!” programa ere.

Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat
Noiz: Martxoaren 25an, asteazkena, 18:00etan
Lekua: Ikastolako Aretoa
Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.
DBH4 gurasoei aurkezpena