Mes: marzo 2016

Hezkuntza azoka TABAKALERAn

Hezkuntza azoka Tabakaleran (Donostia) izango da apirilak 7 eta 8 an.

Ordutegia: 10tik-14ara eta 16 tik-19 ra.

Tabakalera

Anuncios

LH eta DBH amaieran ebaluazioak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak

Diagnostiko ebaluazioak izango direla adierazi du Hezkuntza Sailak; teorian, espedientean ez lukete eragingo.

Irakastaldi amaierako ebaluazioek polemika handia eragin dute azken urteetan, batik bat LOMCE hezkuntza erreforman azterketa horiei emandako pisuagatik. Proba gainditu edo ez giltzarria da titulua lortzeko eta ikasketetan aurrera jarraitzeko. Beste era batera, irakastaldi amaieran ebaluazioak egiten hasteko asmoa du Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, Lehen Hezkuntza eta DBH bukatzean egin asmo dizkie azterketak ikasleei. Banakako probak izango dira, denentzat berberak, Hezkuntza Sailak berak prestatuak. Ebaluazio diagnostikoak izango dira, hala ere, orain Lehen Hezkuntzako laugarren mailan eta DBHko bigarrenean egiten dituztenen gisakoak. Asmoa da hezkuntza sistemaren argazki bat egitea: ikasleek lortu beharreko gaitasunak eskuratzen ote dituzten irakastaldi bakoitzaren amaieran, eta hobetzeko neurriak non jarri behar diren.

Asmo hori txosten batean jaso du Jaurlaritzak, EAEko hezkuntza-sistema hobetzeko plana. Bikaintasunerantz ekitatean oinarrituta izeneko agirian. Txostenaren zertzelada nagusiak azaldu zituen Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak legebiltzarrean, baina neurri zehatzik iragarri gabe. Txostena bera eskoletara igorri dute , eta han ageri dira proposamen zehatzak. 2020 arteko neurriak jaso dituzte.

Jaurlaritzaren nahia da ebaluazioak egitea Lehen Hezkuntza eta DBH amaieran, «ikasleen irteera profilari dagozkion konpetentzien lortze maila zein den jakiteko eta EAEko hezkuntza sistemaren hobekuntzan eragina duten neurriak hartzeko». Ez da, beraz, LOMCEren asmoa: han, azterketen helburua da ikasleei tituluak eman edo ez zehaztea, eta erkidegoetan edukiak ematen dituztela egiaztatzea. Jaurlaritzak dio helburua dela «ebaluazio sistema zorrotz, fidagarri eta etengabea» ezartzea, «informazioa eta datu objektiboak ekarriko dituena». Finean, orain Lehen Hezkuntza eta DBH erdian egiten dituzten proben gisakoak amaieran egitea, ikasketa xedeak aintzat harturik.

Lege aldetik oztopo bat edukiko luke proposamen horrek: DBH amaierako azterketa. Hobekuntza planean «diagnostiko ebaluazio» gisa ageri da, baina LOMCEk bukaerako azterketatzat hartzen du: gainditu ezean, titulurik ezin da eman. Betebehar hori jasoa du Jaurlaritzak curriculum dekretuetan —«DBHko graduatu titulua eskuratzeko, amaierako ebaluazioa gainditu beharko da»—, nahiz eta horren aurka agertua den behin eta berriro. Egia da airean dagoela LOMCEren zati hori, PPk gehiengoa galduta. Erreforma aldatuta, Jaurlaritzak oztoporik ez luke izango aurrera egiteko.

Horrelako diagnostiko proba bat Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan ezarria du LOMCEk, eta aurkakotasun handia sortu da eskoletan; iaz 30 ikastetxetan bakarrik egitea erabaki zuen Jaurlaritzak, eta komeria handiak izan zituen, intsumisioagatik. Kexu agertu izan da Uriarte: «Ebaluazio diagnostikoak orain arte ere egin dira, eta ez da arazorik sortu». Hirugarren mailako proba hori egin edo ez, erabakia ikastetxeen esku utzi du.

 

Klase

ITURRIA: BERRIA egunkaria –2016-03-15 / Garikoitz Goikoetxea

Ebaluazio Diagnostikoko emaitzak jaitsi egin dira.

Emaitzetan jaitsierak azaldu dira 2015eko ebaluazio diagnostikoan. Lehen Hezkuntzako laugarren mailako eta DBHko bigarreneko ikasleei egiten diete proba aldian-aldian, eboluzioa zein den ikusteko.

Zientziako atalean izan ezik, jaitsierak agertu dira beste lau arloetan: euskaran, gaztelanian, ingelesean eta matematikan. Euskararen kasuan, gainera, ebaluazioa egiten hasi zirenetik izandako daturik eskasenak jaso dituzte. 10 urterekin, euskarazko gutxieneko mailara ez dira heltzen %36 ikasle; 14 urterekin, %46 dira. Bide beretik, maila aurreratua duten estudianteak ere inoiz baino gutxiago dira 2015ean: Lehen Hezkuntzan, %26, eta DBHn, %16.

Horrelako datuak azaltzeko, funtsezkoa da ISEK ikasleen indize sozioekonomiko eta kulturalari erreparatzea: zenbat eta indize handiagoa, emaitzak hobeak dira. Azken urteetan jaitsiera agertu da indize horretan, batik bat D ereduan —ikasle gehienak hor daude—. Ikasleen adin egokitasuna ere gakoa da: askoz eskasagoa da errepikatzaileen errendimendua.

Ebaluazio diagnostikoa

Unibertsitateko errektoreek 3 urtetako graduak geldi arazi nahi dituzte.

Nahiz eta 10 unibertsitateek jada 3 urteko graduak ezartzea aurreikusten duten 2016-2017 ikasturtean, errektoreen konferentzian bozketa berri bat egin dute 2017-2018 ikasturtera atzeratu ahal izateko 3 urteko gradu tituluen ezarpena.

Bozketa loteslea izanik, izunak espero dituzte libreki joatea erabakitzen duten unibertsitateentzat.

Adierazten dute ez litzatekeela egokia gradu batek iraupen desberdina izatea ikasleak non ikasten duenaren arabera. Prestaketa berdina denbora desberdinean ezarriz gero, norbait iruzur egiten legoke.

Gobernu Espainolaren dekretuak Unibertsitate bakoitzari ahalamena ematen dio bere etorkizuna zehazteko eta honen aurrean Errektoreen konferentziak ez dauka egiteko askorik, soilik izunak eta konferentziatik kanporatzea bozketa loteslea hausten duten kideak.

Uni