Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzen egitura

 LOEk oro har Arte-irakaskuntza guztietarako jasotako aginduaren arabera, Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzei dagozkien ikasketen antolamenduak helburu hau izan behar du: ikasleei, etorkizuneko profesional diren aldetik, kalitateko arte-prestakuntza ematea, eta lanbide-prestakuntza bermatzea, irudi, produktu eta inguruen diseinuarekin zerikusia duten jarduerak behar bezala egiteko.

 Arte Plastikoek eta Diseinuak hauekin zerikusia duten ikasketa guztiak biltzen dituzte: Arte Aplikatuak, Lanbide Artistikoak, Diseinua (bere mota eta maila guztietan) eta Kultura-Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea. Bai kultura ondasunen Kontserbazio- eta Zaharberritze ikasketek bai Diseinu- Ikasketek unibertsitateko maila akademikoa hartzen dute.

 Kontuan hartu:

1.- Arte Plastikoetako eta Diseinuko Erdi-Mailako Irakaskuntzak gainditzen dituzten ikasleek Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari-Titulua jasoko dute, dagokion espezialitatean.

2.- Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari-Tituluak Batxilergoko Arte modalitatea egiteko aukera emango du.

3.- Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi-Mailako Irakaskuntzak gainditzen dituzten ikasleek Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi-Mailako Teknikari-Titulua jasoko dute, dagokion espezialitatean.

Arte Hezkuntza 01

Goi-Mailako Ikasketak egiten hasteko, beharrezkoa izango da Batxilergo-Titulua izatea eta Hezkuntza Administrazioek araututako sarbide-proba bat gainditzea. Proba horretan, Ikasketa horiek probetxuz egiteko gaitasunak, jakintzak eta heldutasuna balioetsiko dira.

 Goi-Mailako Diseinu Ikasketei esker, Diseinu-Titulua lortuko da, dagokion espezialitatean, eta titulu hori, ondorio guztietarako, Unibertsitateko Diploma-Tituluaren edo horren balio bereko Gradu- Tituluaren baliokidea izango da.

Goi-Mailako Diseinu Ikasketetan, espezialitateetako bakoitzean, hiru ikasturte gainditu beharko dira, ikasketen Amaierako Proiektua egiteaz gain, eta irakastorduak, guztira, 273 kreditu izango dira. Kreditu horietatik, 270 ikastetxeko prestakuntzari dagozkio, eta gainerako hirurak, berriz, aipatu karrerako Amaiera-Proiektuaren tutoretzapeko jarraipenari dagozkio.

 Arte Hezkuntza 02Arte Hezkuntza 03Arte Hezkuntza 04

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s