Eusko Jaurlaritzak irakasteko modua aldatzea proposatu du

cristina-uriarte-eitb_foto610x342

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak irakasle-ikasketentzako sarbide-proba bat ezartzea eta geletan irakasteko modua aldatzea proposatu du, “akademizismoa” albo batera utziz “ikaskuntza aktiboa” besarkatzeko, irakasleek “oraindik barneratu egin” behar duten zerbait, alegia.

Uriartek agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Pisa 2015eko txostenaren emaitzen berri emateko. Azterketak Euskadi Europako batez bestekoaren azpitik jarri zuen matematikan, zientzian eta irakurkemenean, eta azken bi gaietan Espainiako batez bestekoa ez zuen lortu, ezta Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearena ere.

Sailburuak azaldu duenez, hiru jarduera-ildo ditu: geletako eredua aldatzea, ikaskuntza aktiboagoa lortzeko, irakurketa-ulermenean hobetzea eta irakasleen etengabeko formakuntza bultzatzea.

Uriarteren hitzetan, curriculum berriek “gaitasunengatik egindako ikuspegia” dakarte, baina irakasletzak horrek dakarren aldaketa oraindik barneratu egin behar duela nabarmendu du, “akademizismotik eta azalpenezko metodologiatik ikasleriaren ikasketa aktibora pasatzea dakarrelako, modu horretan, ikasleak lehen mailako irakaskuntzatik galderak egitea bultzatzeko eta pentsamendu logikoa garatzeko.

“Paradigma berriaren aurrean irakaskuntza klasikoan esperientzia handia” duten irakasleek “defizitak” dituztela esan du Uriartek, eta irtenbidea emateko formakuntza gehiago behar dela nabarmendu du, “bai hasierakoa, baita etengabekoa ere”, honela “profila egokitzeko”.

Sarbide-proba eta irakurketa plana

Halaber, euskal unibertsitateekin batera, irakasle-ikasketentzako sarbide-proba bat martxan jartzea aztertzen ari da, “trebakuntza propioa hasieratik ondo bideratuta egon dadin”.

Uriartek irakasleriaren egonkortasun handiago baten eta “lanbidea aintzatestearen” alde egin du, motibazio metodo modura.

Ikasleen irakurmen gaitasunari dagokionez, Hezkuntza Sailak datorren kurtsoan (2017-2018) irakurketa plan bat egingo du hezkuntza-zentro bakoitzean, eta Euskadiko elebitasuna eta proiektu hirueleduna kontuan hartu beharko ditu.

Edonola ere, egonkortasuna baliotsua dela azpimarratu du, eta hezkuntza “ontzi handi bat da, eta ezin dira berehalako aldaketak eskatu”, ezta “aldaketa zakarrik egin ere”, gaineratu du.

Proposatutako hobekuntzek ez dute Pisarako “probak egitea” bilatzen, “konpetentziak bultzatzea” baizik. Ikasleek “interpretatzen eta hausnartzen” ikastea ere helburu dutela azpimarratu du.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Irakasle ikasketak egiteko sarrera froga egitea proposatu ostean, sindikatuek oso haserre hitz egin dute. Salatu dute irakasleak egin dituztela PISA txostenak utzitako emaitza txarren erantzule, eta ez dela aipamanik egiten irakasleen lan baldintzen inguruan. Xabier De La Maza eta Aitor Urresti solaskideek gai horixe hartu dute hizpide ‘Mezularia‘n.

ELAk, LABek  eta STEE-EILASek agerraldi bateratua egin dute, eta bertan hitz egin dute sailburuek esandakoen inguruan, baina gaurko agerraldiak bazuen beste helburu bat: hezkuntza sisteman egin beharreko aldaketak defendatzea eta lan baldintzak hobetzea, horri lotuta greba deitu dute martxoaren 22rako hezkuntza ez unibertsitarioan.

Hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa egin dute solaskideek.

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/mezularia/osoa/4651578/mezulariasolasaldia/

Iturria:

eitbeus_20urte_logo_bucle

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s